Mundua -

Ukraina, urtebete gerran

Inbasioak urtea bete du, Errusiaren erasoaldi handi baten susmoen artean

Putinek gerra azkar bat bezala abiatu zuen inbasioa, baina urtebete geroago gatazkak amaiera gertu duenik ez du ematen.

Irudia: EITB
Irudia: EITB
Errusiaren inbasioaren lehen urtea, iruditan

0:44

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiaren inbasioak urtea bete du gaur, otsailak 24, borrokek epizentroa Donetsk eskualdean dutelarik eta Errusiaren berehalako erasoaldi handi baten susmoen artean. Ukrainako Armadak azken hilabeteetan etsaiaren erasoei aurre egitea eta herrialdearen ekialdeko eta hegoaldeko hainbat eskualdetan lurraldeak berreskuratzea lortu dute.

Bien bitartean, Ukrainako Indar Armatuek herrialdearen ekialdeko eta hegoaldeko hainbat eskualdetan lurraldeak berreskuratzea lortu dute azken hilabeteetan, eta aliatuen Leopard tankeak noiz jasoko zain daude.

Gatazka hasi zenetik 8.000 zibil baino gehiago hil dituzte Ukrainan, Giza Eskubideetarako NBEren Bulegoaren arabera.

Poloniako muga, iaz baino lasaiago
Poloniako muga, iaz baino lasaiago
Poloniako muga, iaz baino lasaiago

01:02

Vladimir Putin Errusiako presidenteak "operazio militar berezia" izena eman zion erasoaldiari, eta Donbass osoa hartzeko eta Kieveko hiribururantz aurrera egiteko helburua zuen gerra azkar gisa planifikatu zen, egun gutxi batzuen buruan, Volodimir Zelenski agintari ukrainarra boteretik kentzeko.

Ukrainaren erantzun militarrak eta mendebaldeko aliatuek Kievi emandako babesak, ordea, Errusiako buruzagien itxaropenak zapuztu ditu, ikusi baitute Armadak baja ugari izan dituela. Horrela, neurri handi batean, artilleriarekin eskala handiko bonbardaketa eta eraso estrategia baten menpe egon da Mosku.

Ukraina: gerraren arrastoak urtebetean
Ukraina: gerraren arrastoak urtebetean
Ukraina: gerraren arrastoak urtebetean

2:41

Inbasioa lehorretik, itsasotik eta airetik egindako eskala handiko erasoaldi batekin hasi zen, eta hamar hiritan baino gehiagotan egin zuten eraso, Kieven besteak beste, Odesan lehorreratu ziren, eta Errusiako tropek hainbat puntutan zeharkatu zuten muga.

Inbasioaren lehen orduetan, tropa errusiarrek Txernobylgo zentral nuklearra hartu zuten, eta, aldi berean, Krimean (2014an anexionatu zuen Errusiak) hedatutako indarrak Ukrainan sartu ziren hegoaldetik. 2022ko otsaileko azken egunetan, Errusiako indarrek Kiev inguruan jarri zuten arreta, eta, hori ikusita, Ukrainako agintariek armak hartzera deitu zituzten herritarrak "okupatzaileei" aurre egiteko.

Hala, tropa errusiarrek hegoaldean, Kherson, Melitopol, Karkhiv, Txernihiv eta Kiev eskualdeak kontrolpean hartzea lortu zuten, eta, aldi berean, aurrera egin zuten Donbass inguruan. Hala ere, aurrerapauso horiek moteldu egin zituen Ukrainako Indar Armatuen erresistentziak, Zelenskik mobilizazioa handitzeko sinatutako dekretuek bultzatuta.

Euskadira etorri diren errefuxiatu ukrainarren erradiografia: 4.000k eskatu dute babesa gerra hasi zenetik
Euskadira etorri diren errefuxiatu ukrainarren erradiografia: 4.000k eskatu dute babesa gerra hasi zenetik
Euskadira etorri diren errefuxiatu ukrainarren erradiografia: 4.000k eskatu dute babesa gerra hasi zenetik

2:14

Ukrainako Armada hainbat tokitan aurrera egiten hasi zen uztailetik aurrera, indar errusiarrak Donbassen bildu zirela aprobetxatuz, Dnipro ibaiaren ekialdeko zenbait frontetan erasoaldiak eginez. Horri esker, Ukrainako tropek errusiarrak Mykolaivetik urrundu zituzten, eta Khersonera bultzatu, eta baita Kharkiv eskualdean eremu asko askatzea lortu ere.

Testigantzak Mykolaiv hiritik: Alde egin nahi ez zutenekin hitz egin dugu
Testigantzak Mykolaiv hiritik: Alde egin nahi ez zutenekin hitz egin dugu
Testigantzak Mykolaiv hiritik: Alde egin nahi ez zutenekin hitz egin dugu

1:46

Dinamika udan zehar mantendu bazen ere, irailak Errusiako frontearen kolapsoa ekarri zuen ezusteko erasoaldi baten ondorioz. Errusiarrek Izium hiritik erretiratu behar izan zuten, eta ukrainarrek irailaren 10ean berreskuratu zuten, horrela kontrola ia Kharkiv eskualde osora hedatuta.

Putinek, bere aldetik, "mobilizazio partzial bat" aginduta erantzun zuen, gudu-zelaiko galerak orekatzeko. Hala ere, Ukrainako tropek Liman hiria hartu zuten urriaren 1ean, garrantzi estrategiko handikoa, eta herrialdearen hegoaldean emandako aurrerapausoak azkartu zituzten.

Kontraerasoa izan zen bi frontetan, eta horrek Errusiaren presioa arindu zuen eremu horietan. Horrez gain, Khersonen Dnipro ibaiaren ezkerreko ertzera erretiratu behar izan zuten. Horrela, Ukrainak hiriaren zati bat berreskuratu ahal izan zuen.

Ukrainako gerraren lehen urtea aztertu dugu Asier Blas EHUko Politika Zientzien doktorearekin
Ukrainako gerraren lehen urtea aztertu dugu Asier Blas EHUko Politika Zientzien doktorearekin
Ukrainako gerraren lehen urtea aztertu dugu Asier Blas EHUko Politika Zientzien doktorearekin

2:57

Negua iristearekin batera, fronteak egonkortu egin ziren, lubaki-gerra bihurtuta, eta horrek Lehen Mundu Gerrarekiko paralelismoak egitera eraman ditu adituak.

Hala ere, azken asteetan errusiarrek aurrera egin dute, urtarrilean Soledar hiria hartu eta Bakhmutera hurbildu baitira.

Wagner taldeko mertzenarioen laguntzarekin egindako erasoaldiaren ondorioz, Ukrainak Bakhmut berehala ebakuatzeko agindua eman du. Gainera, Errusiaren erasoaldi berri handi baten inguruko beldurra zabaldu da, gerraren lehen urteurrenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski