Mundua -

Ukrainako gerra

Alemaniak baimena eman du Ukrainara Leopard tankeak bidaltzeko

Ukrainak jaso egingo ditu azkenean Errusiako Armadari aurre egiteko nahi zituen tankeak: Leopard 2 alemaniarrak.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Gobernuak onartu egin du Ukrainara Leopard 2 tankeak bidaltzea, eta, gainera, herrialde horretara gutxienez Leopard 2A6 motako konpainia bat eramateko prest agertu da, Der Spiegel astekariak jakinarazi duenez.

Azken asteetan, Ukrainak behin eta berriro eskatu du Leopard tankeak jaso ahal izatea. Hainbat herrialde eureak bidaltzeko prest agertu dira, baina Berlinek esportatzeko baimena eman behar zuen. Azkenean, beste herrialdeei argi berdea eman ez ezik, Alemaniak ere bidaliko ditu bereak.

Orain, Ukrainak gerraren norabidea aldatzeko nahi zituen gerra-ibilgailuak izango ditu, bereziki ekialdeko lurralde okupatuak berreskuratu ahal izateko.

 

Gaur bertan, The Wall Street Journal egunkariak aurreratu du AEBko Gobernua Ukrainara Abrams M1 tankeak bidaltzea aztertzen ari dela. Informazio horren arabera, Alemaniarekin adostutako pakete baten barruan egingo lukete entrega, eta Berlinek Leopard tankeak ere bidali beharko lituzke.

Scholzek asteazken honetan iragarriko du Leopard 2 tankeak bidaliko dituela Ukrainara
Scholzek asteazken honetan iragarriko du Leopard 2 tankeak bidaliko dituela Ukrainara
Scholzek asteazken honetan iragarriko du Leopard 2 tankeak bidaliko dituela Ukrainara

00:48
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Alemania NATO Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Polonia