Mundua -
Ustelkeria Euroganberan
'Qatargate' auziko inputatu nagusiak Fiskaltzarekin akordioa itxi du bere zigorra murrizteko
Horrela, Pier Antonio Panzeri eurodiputatu sozialista ohiak xehetasunak, inplikatutako herrialdeen eta ustelkerian erori zirenen izenak eman beharko ditu, bere abokatuek eta Fiskaltza federalak truke itxitako akordioaren arabera.
Agentziak | EITB Media
Pier Antonio Panzeri eurodiputatu sozialista ohiak, Qatarrek ordaindutako ustezko eroskeria sareko auziaren inputatu nagusiak, xehetasunak, inplikatutako herrialdeen eta ustelkerian erori zirenen izenak emango ditu, bere abokatuek eta Fiskaltza federalak zigorra murriztearen truke itxitako akordioaren arabera.
"Damutuaren konpromisoa da hirugarrenen parte-hartzeari buruzko funtsezko adierazpen, argigarri, zintzo eta osoak ematea, eta, hala badagokio, kasuan kasuko delituetan parte hartzea onartu", jakinarazi du Fiskaltza federalak ohar batean.
Bi aldeen arteko akordioaren arabera, Panzeriri ezarriko zaion zigorra "eraginkorra izango da, baina mugatua", nahiz eta ez duen espetxea saihestuko baita "isuna eta eskuratutako ondare-onura guztiak konfiskatzea" ere, zehaztu du agirian. Panzerik gutxienez milioi bat euro bereganatu dituela uste du Justiziak.