Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Donetsk eta Luhanskeko ikasleak "desmobilizatzeko" agindu du Putinek

"Putinek ikasleak desmobilizatzeko, eta eskoletara itzultzea antolatzeko agindu du", azaldu dute Kremlinetik. Bestalde, igande honetan leherketak izan dira Luhansk hirian, Errusiako hedabideen arabera.

Vladimir Putin Errusiako presidentea. Argazkia: EFE
Vladimir Putin Errusiako presidentea. Argazkia: EFE
Vladimir Putin Errusiako presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak agindua eman du irailaren 30ean Donetsek eta Luhanskek Errusiarekin ofizialki bat egin aurretik Errusiako Armadan sartu ziren lurraldeetako gazteak "desmobilizatzeko", Kremlinek gaur jakitera eman duenez.

"Putinek ikasleak desmobilizatzeko eta eskoletara itzultzeko agindua eman du", azaldu du Dmitri Peskov Errusiako Presidentetzako bozeramaileak, Interfax agentziak zabaldu duenez.

Iturri horien arabera, Donetsk eta Luhanskeko miliziak Errusiako Indar Armatuetan sartu zituzten anexioaren ostean, baina estrategia aldaketa dago orain.

Otsailaren 19an, Ukrainako inbasioa hasi baino bost egun lehenago, agindu zituen Errusiak mobilizazio orokorrak.

Hainbat leherketa bortitzek Luhansk hiria astindu dute

Indar handiko hainbat leherketek Luhansk hiria astindu dute igande gauean, Ukraina ekialdean, Errusiako komunikabideek jakitera eman dutenez.

Leherketetako bat hiriaren hegoaldean izan da, eta, ondoren, hainbat leherketa gehiago entzun dira hirigunean, TASS albiste agentzia errusiarrak jakinarazi duenez.

Luhansk LCI albiste agentziak ke-zutabe baten irudia argitaratu du Telegramen, eta ziurtatu du aireko defentsek hainbat jaurtigai bota dituztela. "Ukrainako tropak Luhanskeko kanpoaldea erasotzen saiatu dira", adierazi du Luhanskeko Barne Departamentuko bozeramaile batek, Vitali Kiselevek, Telegram bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Mosku Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski