Mundua -

Gerra Ukrainan

Errusiako Armadak atzera egin du eta Jarkov hartzeari uko egin dio

Tropa errusiarrek Donbaserako bidean jarraitzen dute, iparraldetik, baina momentuz ez dute arrakasta nabarmenik lortu.

Garaipenaren Parkea Jarkoven (Ukraina). Argazkia: EFE
Garaipenaren Parkea Jarkoven (Ukraina). Argazkia: EFE
Garaipenaren Parkea Jarkoven (Ukraina). Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jarkovetik gertu kokatutako posizioak erretiratu ditu Errusiako Armadak, eta Jarkov hiria bera mendean hartzeari uko egin dio. Dena dela, Donbaserako bidean jarraitzen du, iparraldetik, momentuz arrakasta handirik lortu ez badu ere.

"Jarkoven, etsaiak ez ditu ekintza militar aktiborik abiatu. Hornidura bideak babesteko, hirian dituen indarren atzera-egitea babestea lehenetsi du", azaldu du Ukrainako Armadako Estatu Nagusiko Jeneralak.  

Errusiako mugakide den zonalde hori Ukrainako kontraerasoaren ikur bihurtu da; Jarkov eta zonalde guztia askatzea da helburua, Donetskeko iparraldean Ukrainako tropen inguratzea saihesteko.

"Jarkoveko eskualdearen gutxikako askatzeak erakusten du ez dugula inor etsaiaren esku utziko", adierazi du Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak arratsaldeko ohiko agerraldian.

Gerraren Ikerketarako Institutuaren (ISW) arabera, Errusiako tropak erretiratu dira Ukrainako kontraerasoaren ondorioz eta baita Errusiatik errefortzuak jasotzeko gaitasun mugatuagatik. 

"Jarkoveko Bataila irabazi omen du Ukrainak. Tropa errusiarren setioa eta Jarkov hartzea galarazi dute Ukrainako indarrek, eta hiriko inguruetatik bota dituzte, Kiev mendean hartzen saiatu zirenean bezala", esan du ISWk.

Errusiako Defentsa Ministerioak zabaldutako irudien arabera, eraso batean parte hartzen zeuden soldadu batzuk hegazkinez eraman dituzte beste leku batera, baina tokia zehaztu gabe. ISWren arabera, Donetsk Ukrainako plaza nagusienean "arrakasta eskasa" lortu dute momentuz Errusiako tropek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra