Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Bi milioi errefuxiatu ukrainar baino gehiago atera dira herrialdetik gerra hasi zenetik

Azken balantzearen arabera, milioi bat baino gehiago iritsi dira Poloniara. ACNURen arabera, II. Mundu Gerratik Europan izan den errefuxiatu ihesaldi azkarrena izaten ari da.

Errefuxiatu ukrainarrak Polonian. Artxiboko argazkia: EFE
Errefuxiatu ukrainarrak Polonian
Errefuxiatu ukrainarrak Polonian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela 13 egun Ukrainako gerra hasi zenetik, bi milioi ukrainar errefuxiatuk baino gehiagok ihes egin dute herrialdetik, ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak gaur emandako azken datuen arabera. Gaineratu duenez, II. Mundu Gerratik Europan izan den errefuxiatu ihesaldi azkarrena izaten ari da.

"Gaur egun, Ukrainako errefuxiatuen fluxua bi milioi pertsonara iritsi da. Bi milioira", nabarmendu du Filippo Grandi Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak Twitterren.

Poloniara milioi bat baino gehiago iritsi dira. Hala ere, beste askok Eslovakiara (140.000), Hungariara (191.000), Errumaniara (82.000) eta Moldaviara (82.000) ihes egin dute.

Halaber, Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak egiaztatu duenez, 100.000 pertsona inguru joan dira Errusiara. Hala ere, kasu honetan datuak ez daude hain argi. Errusiako agintariek TASS Errusiako albiste agentziari jakinarazi diotenez, 173.000 pertsona ebakuatu dituzte Donbass eskualdetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Ukraina Europa bideoak Errusia albisteak Vladímir Putin Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Errefuxiatuak Eslovakia albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur Zelenski albisteak Polonia Hungaria