Mundua -

Errusiaren inbasioa

Zer gertatu da gaur Ukrainako gerran? Ostiraleko albiste nagusien laburpena

Errusiaren erasoari buruz jakin behar duzun guztia, albiste bakar batean laburbilduta.

Errusiak ostiral honetan indarrez hartu duen zentral nuklearra
Errusiak ostiral honetan indarrez hartu duen zentral nuklearra
Errusiak ostiral honetan indarrez hartu duen zentral nuklearra

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

- Errusiako Armadak indarrez hartu du Zaporizhiako zentral nuklearra, Europako handiena alegia, instalazioetan sute bat sortu duen eraso bat egin eta gero. Moskuren erasoak hunkitu egin du nazioartea, eta berpiztu egin ditu Txernobyleko hondamendi nuklearreko mamuak.

- Aditu batzuekin hitz egin dugu eraso horri buruz, eta azaldu digute zentral nuklearrei erasotzea "beldurgabekeria itzela" dela, baina erreaktoreetatik kanpo pizten diren suteek ez dutela gaitasunik hondamendi nuklearra sortzeko. Alabaina, ezin jakin zer gertatuko litzateke misil batek zentral bat bete-betean joko balu.

Adituek azaldu dute sute batek ez lukeela hondamendi nuklearra eragingo
Adituek azaldu dute sute batek ez lukeela hondamendi nuklearra eragingo
Adituek azaldu dute sute batek ez lukeela hondamendi nuklearra eragingo

1:21

- NATOk errefusatu egin du errusiar hegazkin militarrei Ukrainako aire espazioan sartzea debekatzea, errusiarren hegazkinak eraitsi beharko lituzketelako eta, horrek, "gerra" eragingo luke.

- Giza Eskubideen NBEren Batzordeak nazioarteko batzorde independentea sortuko du errusiar inbasioaren urraketak aztertzeko.

- Vladimir Putin Errusiako presidenteak aurreratu dutenez, bi herrialdeen arteko negoziazioen hirugarren bilera asteburu honetan egingo dute.

- The Times egunkariaren arabera, erasoaldia hasi zenetik Mosku hirutan saiatu da Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea hiltzen Kieven, baina ez du lortu.

- Errusiak blokeatu egin ditu Facebook eta Twitter, beste herrialdeetan hedabide errusiarrei jarritako betoa dela eta.

- Mikel Ayestaran EITB Mediak Ukrainan duen berriemaile bereziak Kieveko antzoki ingeles bakarra bisitatu du gaur. Orain, babesleku da. Hemen bere erreportajea:

Erasoen kontrako aterpe bilakatu dute Kiev hirian dagoen antzoki ingeles bakarra
Erasoen kontrako aterpe bilakatu dute Kiev hirian dagoen antzoki ingeles bakarra
Erasoen kontrako aterpe bilakatu dute Kiev hirian dagoen antzoki ingeles bakarra

1:23

- Errefuxiatuen drama: 1,2 milioi pertsonak egin dute ihes Ukrainatik gerra hasi zenetik, NBEren esanetan. Horietatik, 650.000 Poloniara joan dira; 145.000, Hungariara; 103.000, Moldaviara; 90.000, Eslovakiara; eta 57.000, Errumaniara.

- Poloniaren eta Ukrainaren arteko mugan, Leire Lasa EITB Mediako kazetariak errefuxiatuen egoera erakutsi nahi digu. Gaur, Poloniako tren geltokietan sortzen ari diren elkartasun sareen berri eman digu:

Milaka ukrainar tren eta autobusen zain, Europako beste herrialde batzuetara joateko
Milaka ukrainar tren eta autobusen zain, Europako beste herrialde batzuetara joateko
Milaka ukrainar tren eta autobusen zain, Europako beste herrialde batzuetara joateko

2:55

- Europara heltzen diren errefuxiatuen helburuetako bat Berlin da. Ane Irazabal EITB Mediaren korrespontsalak hiriburuko tren geltoki nagusian pertsona horiei laguntzeko egiten ari diren lana ezagutu du:

Berlingo tren geltoki nagusia ukrainar errefuxiatuen harrera gune handi bilakatu da
Berlingo tren geltoki nagusia ukrainar errefuxiatuen harrera gune handi bilakatu da
Berlingo tren geltoki nagusia ukrainar errefuxiatuen harrera gune handi bilakatu da

1:15

- Bien bitartean, Euskadin, errefuxiatuei lagundu nahi dieten pertsonek errefuxiatuak@euskadi.eus helbide elektronikoaren edo 945 222 222 telefono zenbakiaren bitartez eskatu dezakete informazioa. Hainbat herritatik kamioiak abiatu dira dagoeneko, Ukrainara laguntza humanitarioa bidaltzeko.

Euskal Herriko hainbat txokotatik laguntzaz betetako kamioiak ateratzen ari dira Ukrainarantz
Euskal Herriko hainbat txokotatik laguntzaz betetako kamioiak ateratzen ari dira Ukrainarantz
Euskal Herriko hainbat txokotatik laguntzaz betetako kamioiak ateratzen ari dira Ukrainarantz

1:15

- Ukrainar errefuxiatuen ihesaldia azken hamarkadetako larriena da. Erreportaje honetan, Europan izandako azken exodoa ekarri dugu gogora: Balkanetako Gerrak eragin zuena.

1992ko abenduan 145 errefuxiatu bosniar heldu ziren Euskadira eta gehienak bertan geratu dira
1992ko abenduan 145 errefuxiatu bosniar heldu ziren Euskadira eta gehienak bertan geratu dira
1992ko abenduan 145 errefuxiatu bosniar heldu ziren Euskadira eta gehienak bertan geratu dira

1:58

- Espainiako Gobernua hasi da Ukrainari armak bildatzen.

- Errusian "oraingoz edozein" merkataritza jarduera berri gelditzea erabaki du Siemens Gamesak.

''Gerrarik ez'' lelopean, ehunka herritar manifestatu dira Bilbon eta Iruñean
''Gerrarik ez'' lelopean, ehunka herritar manifestatu dira Bilbon eta Iruñean
''Gerrarik ez'' lelopean, ehunka herritar manifestatu dira Bilbon eta Iruñean

0:55
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Europa Errusia Vladímir Putin NBE NATO Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra