Mundua -

Gerra Ukrainan

Moskuren aurkako zigor sorta europarra: zazpi banku Swiftetik at eta RT eta Sputniken emisioak bertan behera

Gainera, Europar Batasuna kriptodiruaren sektorean neurriak prestatzen ari da, Errusiak estatu kideek ezarritako finantza zigorretatik ihes egitea saihesteko.

Hala ere, sistemaren barruan utzi ditu hiru banku nagusietako bi: Sberbank eta Gazprombank. EFE
Hala ere, sistemaren barruan utzi ditu hiru banku nagusietako bi: Sberbank eta Gazprombank. EFE
Hala ere, sistemaren barruan utzi ditu hiru banku nagusietako bi: Sberbank eta Gazprombank. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak Moskuren aurkako zigor sorta historikoa martxan jartzea lortu du. Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik astebete igaro denean, RT eta Sputnik komunikabideen emisioak bertan behera eta Errusiako zazpi banku SWIFT sistematik at utzi ditu EBk asteazken honetan.

Europar Batasunak Switft diru-transferentzien sistematik kanpo utzi ditu Errusiako zazpi banku, Ukrainako inbasioaren ondotik jarritako zigor ekonomikoen barruan, baina sistemaren barruan utzi ditu hiru banku nagusietako bi: Sberbank eta Gazprombank.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Zer da Swift sistema

Honakoak dira zigortutako zazpi bankuak:

- Bank Otkritie

- Novikombank

- Promsvyazbank

- Bank Rossiya

- Sovcombank

- Vneshconombank

- VTB BANK

Zerrendan ez daude Sberbank eta Gazprombank. Errusiako bankurik handiena eta hirugarrena, hurrenez hurren, ez dituzte kanpoan utzi horien bitartez ordaintzen delako Errusiari erositako energia, EBko iturriek esan dutenez.

Bestalde, Sputnik eta Russia Today Kremlinaren aldeko komunikabideen emisioak bertan behera utzi ditu EBk asteazken honetan, "Ukrainaren aurkako erasoa bukatu arte eta Errusiako Federazioak eta haren hedabideek desinformazio ekintzak egiteari utzi arte".

Erabakiak kate eta hizkuntza (ingelesez, frantsesez, espainieraz eta alemanieraz) ezberdinetan emititzen duten RTren bost entitateri eragiten die.

Gainera, EB kriptodiruaren sektorean neurriak prestatzen ari da, Errusiak estatu kideek ezarritako finantza zigorretatik ihes egitea saihesteko, 27 estatu kideetako Ekonomia ministroek asteazken honetan adostu dutenez.

Horretarako, EBko Finantza ministroak eta Europako Banku Zentrala kriptomonetei aplikatzeko mekanismoen prestatzen ari dira. Valdis Dombrosvskis Europako Batzordeko presidenteorde ekonomikoak esan duenez, isunak saihesteko kritodiruaren sektorean transakzioak areagotzea eragotzi nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Europa Errusia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Petrolioa Gas naturala Errusia-Ukraina gerra