Mundua -

Gerra Ukrainan

Kieven dagoela berretsi du Zelenskik eta "etsaiaren erasoei aurre egin" dietela defendatu du

Gaua gogorra izan da Ukrainako hiriburuan. Leherketak eta aurrez aurrekoak izan dira Beresteiska inguruan, Maidan plaza ezagunetik 9 kilometrora, baita Troieschynako zentral termikoan ere, hiriaren beste muturrean.

Tanke errusiar bat Kieven, zibilak bizi diren auzo batean. Reutersen bideo batetik hartutako irudia.
Tanke errusiar bat Kieven, zibilak bizi diren auzo batean. Reutersen bideo batetik hartutako irudia.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Kievetik Estatua defendatzen jarraituko duela esan du

1:4

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leherketak eta tiroak etengabeak izan dira azken orduotan Kieven, Ukrainako hiriburuan, baina Volodimir Zelenski presidenteak ziurtatu duenez, Ukrainako indarrak "etsaiaren erasoei aurre egiten ari dira" eta Kieven kontrolari eusten diote "%100ean".

Sare sozialetan argitaratutako azken bideoan, Ukrainiako hainbat hiritan borrokan ari direla jakinarazi du eta irabaziko dutela adierazi du: "Badakigu herrialdea, aberria, gure seme-alaben etorkizuna defendatzen dugula".

Vladimir Putinek "txotxongiloak" jarri nahi dituela Kieven agintzen salatu du Zelenskik, "Donetsk eta Luhasken egin bezala".

Ukrainako presidenteak hainbat bideo zabaldu ditu azken orduetan, Kremlinak zabalduteako informazioei aurre egiteko eta, besteak beste, ez duela Ukrainatik alde egin erakusteko. Hala, "Interneten dabilen informazio faltsua" ez sinestea eskatu du.

Gaua gogorra izan da Ukrainako hiriburuan. Leherketak izan dira eta borrokak ere bai Beresteiska inguruan, Maidan plaza ezagunetik 9 kilometrora, baita Troieschynako zentral termikoan ere, hiriaren beste muturrean.

Leherketak nonahi bart, Kieven
Leherketak nonahi bart, Kieven
Leherketak nonahi bart, Kieven

1:06

Bestalde, misil batek Kieveko apartamentu-eraikin bat jo du. Zalantzak daude noren ardura izan den. Iturri batzuek Errusiako Armada aipatzen duten bitartean, beste batzuek Ukrainako Armadaren akatsa izan dela diote.

Misil batek apartamentu-eraikin bat jo du Kieven
Misil batek apartamentu-eraikin bat jo du Kieven
Misil batek apartamentu-eraikin bat jo du Kieven

0:39

Kiev eta Kharkov hirietan ezarrita dagoen etxeratze agindua luzatzea erabaki dute gur agintariek.

Bestalde, Espainiak 20 tona sendagai eta osasun-material bidaliko ditu Ukrainara, 150.000 euroko balioa duena, hain zuzen ere, Team Europe ekimenaren babespean.  Hala adierazi du Espainiako Gobernuaren Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak.

Belgikak, bestalde, 2.000 metraileta eta 3.800 tona erregai bidaliko ditu Ukrainara, hango Gobernuari laguntzeko.

Bestalde, gero eta gobernu gehiagok babesten dute Errusia SWIFT finantza-transferentzien sistematik ateratzeko eskaria. Azkenak bat egiten, Hungaria eta Italia izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Vladímir Putin NATO Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Zelenski albisteak