Mundua -

GATAZKA

Palestinarren aurka apartheida bultzatzea egotzi dio Israeli Amnistia Internazionalak

Hala jaso du astearte honetan argitaratutako txosten batean. 2017tik eta gaur egunera arte hainbat kasu bildu ditu dokumentuak: bidegabe egindako hilketak edo nahitaezko lekualdatzeak, besteak beste.

Gaza iparraldean suntsitutako etxeak. Artxiboko argazkia: EFE
Gaza iparraldean suntsitutako etxeak. Artxiboko argazkia: Efe
Gaza iparraldean suntsitutako etxeak. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palestinarren aurka apartheida bultzatzea leporatu dio Israeli Amnistia Internationalak (AI), "zapalkuntza eta menderatze sistema krudela" baliatuat. Hala jaso du astearte honetan argitaratutako txosten batean, 2017tik honako kasuak dokumentatu dituena: bidegabeko hilketak, konfiskatzeak eta behartutako lekualdatzeak, besteak beste.

AIren arabera, "Israelgo agintariek kontuak eman behar dituzte palestinarren aurka apartheida bultzatzeagatik", gizateriaren aurkako krimena baita, Nazioarteko Zigor Gortearen Erromako Estatutuak eta Apartheidaren Aurkako Nazioarteko Konbentzioak emandako definizioak kontuan hartuta.

"Palestinarrak arraza-talde txikiagotzat jotzen dituzte, dituztenak baino eskubide gehiago kenduz. Israelen kontrolpean dauden lurraldeetan bereizketa-, desjabetze- eta bazterketa-politika krudelak apartheid dira, zalantzarik gabe", berretsi du 182 orrialdeko txostenak. Prentsaurreko batean aurkeztuko du dokumentua gaur Jerusalemen Agnes Callamard AIren idazkari nagusi berriak.

Testuaren arabera, Israelgo agintariek "Palestinako herritarrei beren oinarrizko eskubideak eta askatasunak nahita ukatzeko" neurriak aldarrikatzen dituzte. Era berean, derrigorrezko lekualdaketen, atxiloketa administratiboen, torturen eta legez kanpoko hilketen berri eman du, bai Israelen baita Zisjordania okupatuan eta Gazako Zerrendan ere.

Testua argitara eman aurretik, astelehen honetan Israelgo Gobernuko Yair Lapid Atzerri ministroak faltsutzat jo ditu txostenean aipatutakoak, eta hori erretiratzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Egipto Eskubide unibertsalak Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak Jerusalem Ekialde Hurbila gaur