Mundua -

KORONABIRUSA

Munduko Osasun Erakundeak 2022ko uztailaren hasiera ezarri du biztanleria osoaren % 70 txertatuta edukitzeko

Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusiak "herrialde aberatsetako liderrak" eta "fabrikatzaileak" helburu hori lortzeko elkarrekin lan egin dezaten.

Emakume batek covid-19aren txertoaren dosi bat jasotzen Indian. Argazkia: EFE.
Emakume batek covid-19aren txertoaren dosi bat jasotzen Indian
Emakume batek covid-19aren txertoaren dosi bat jasotzen Indian. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundeko (MOE) zuzendari nagusi Tedros Adhanom Ghebreyesusek dei egin die herrialdeei, eta 2022ko uztailaren hasiera ezarri du biztanleria globalaren % 70i txertoa jartzeko epemuga gisa.

"Gobernuek, industriak eta gizarte zibilak gurekin lan egitea nahi dut, data honetarako herrialde guztietan txertoak % 70 estaltzea helburu duen kanpaina batean", iragarri du Nazio Batuen Osasun Erakundeko buruak asteazken honetan emandako prentsaurrekoan.

Zehazki, "herrialde aberatsetako liderrak" eta "fabrikatzaileak" aipatu ditu helburu hori lortzeko elkarrekin lan egin dezaten. "Nazionalismoa epe laburrean gainditzeko eta herriak eta ekonomiak etorkizuneko aldaeren aurka babesteko unea da hau, txertoen arloan munduan dagoen desberdintasunari amaiera emanez", nabarmendu du.

Hala eta guztiz ere, deitoratu du ez dela lortu MOEk proposatutako helburua, hau da, 2021aren amaierara iristea txertatutako munduko biztanleriaren % 40arekin.

Era berean, Tedrosek azpimarratu du 2022an covid-19ari aurre egiteko tratamendu berriak "herrialde guztietan eskuragarri" egongo direla. "Eta pertsonak une egokian tratamenduan jarriko direla bermatzeko, leku guztietan lortu behar ditugu probak", esan du.

"Osasun arloko segurtasun ezarekin amaitzea da oraindik pandemiarekin amaitzeko gakoa", adierazi du, eta pandemia hau luzatzen den heinean, "litekeena da aldaera berriek neurriak saihestea eta egungo txertoen edo aurreko infekzioaren aurrean guztiz erresistenteak bihurtzea". Horretarako, txertoak egokitu egin beharko dira, behin eta berriz.

"Txertoaren edozein eguneratzek hornikuntza-eskasia berri bat ekarriko luke, eta, beraz, garrantzitsua da tokiko fabrikazio-hornidura handitzea pandemia hau amaitzen laguntzeko eta etorkizunerako prestatzeko", esan du Tedrosek.

Hala eta guztiz ere, MOEko zuzendari nagusia baikor agertu da; izan ere, bere ustez, 2022a "pandemiaren etapa akutuarekin amaitzeaz gain, osasun segurtasun sendoago baterako bidea egiten den urtea izan daiteke".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea