Mundua -

Koronabirusa

AEBk ireki egin ditu mugak txertatutako nazioarteko bidaiarientzat

Bidaiariek covid-19aren proba negatiboa aurkeztu beharko dute, txertaketaren pauta osoaz gain. Bertan behera utzi du duela 20 hilabete ezarritako mugen itxiera.

Ibilgailuak Paso del Norte nazioarteko zubitik igarotzen, Mexikon. Artxiboko irudia: EFE
Ibilgailuak Paso del Norte nazioarteko zubitik igarotzen, Mexikon.
19 hilabeteko itxialdiaren ostean, Estatu Batuetako mugak irekita daude Europako bidaiarientzat

1:13

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuek gaur, astelehena, ireki dituzte mugak txertatutako nazioarteko bidaiarientzat. Neurri honek bertan behera utzi du duela 20 hilabete nahitaezkoak ez ziren bidaiei ezarritako mugen itxierari, iazko martxoan dekretatu zena.

Munduko Osasun Erakundeak onartutako txertoen pauta osoa aurkeztu beharko dute bidaiariek, baita covid-19aren proba negatiboa ere. Bidaiatu baino hiru egun lehenago egin beharko da proba. Ez da beharrezkoa izango berrogeialdirik egitea behin AEBra iristean.

Estatubatuarrei zein 2-17 urteko adingabeei ez zaie eskatuko txertaketa pautarik. Lehenengoek nahikoa izango dute bidaia baino egun bat lehenago eginiko proba negatiboa aurkeztea, eta beste bat egin beharko dute AEBra iritsi ostean. Adingabeen kasuan, bidaia aurreko probaren epea hiru egunekoa izango da gehienez.

Egun gorabeheratsua espero da lurreko, aireko eta itsasoko mugak irekiko direla eta; Etxe Zuriak AEBrako sarrera baimendu die Schegen guneko herrialdeei, Mexikori, Kanadari, Erresuma Batuari, Irlandari, Brasilentzat, Txinari, Irani, Hegoafrikari eta Indiari.

AEBko helduen % 70ek du txertaketa pauta osoa, eta errefortzu dosia jasotzen ari dira jada 65 urtetik gorakoek. Gainera, aurreko astean hasi zuten 5-11 urteko adingabeen txertaketa kanpaina.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Ameriketako Estatu Batuak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Bidaiak 2023 Txertoak albisteak Koronabirusa olatu berria