Mundua -

Gatazka

Ameriketako Estatu Batuek 5.000 militar zabalduko dituzte Afganistanen, talibanei aurre egiteko

Komunikatu batean, Bidenek talibanak mehatxatu ditu erantzun militar "azkar eta sendo" batekin, baldin eta AEBko langileei edo Afganistango enbaxadari erasotzen badiete.

Talibanak Kabulera hurbiltzen ari dira. Argazkia: Efe.
Talibanak Kabulera hurbiltzen ari dira. Argazkia: Efe.
Talibanak Kabulera hurbiltzen ari dira. Argazkia: Efe.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak larunbat honetan esan duenez, Afganistanen "5.000 bat" militar zabaltzea baimendu du, ostegunean iragarritako 3.000 soldaduak baino gehiago, talibanei aurre egiteko.

Komunikatu batean, Bidenek talibanak mehatxatu ditu erantzun militar "azkar eta sendo" batekin, baldin eta AEBko langileei edo Afganistango enbaxadari erasotzen badiete, talde horrek Kabulen aurrera egingo duen beldur.

"5.000 militarren zabalpena baimendu dut, AEBko langileen eta beste aliatu batzuen erretiratze ordenatua eta segurua ziurtatzeko", adierazi du agintariak.

Soldaduek milaka afganiar ebakuatzen ere lagunduko dute, gerran zehar tropa estatubatuarrei lagundu zietenak eta AEBetara joateko bisatuak eskatu dituztenak, "talibanen aurrerapenagatik arrisku berezian dauden herrialdeko hiritarrez gain", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Jihadismoa hoy Eguneko albisteak Albisteak Asia azken ordukoa Talibanen erregimenaren azken ordukoa