Mundua -

Afganistan

Talibanek beste hiriburu baten kontrola bereganatu dute: Aybak

Samangan probintziako hiriburua da, Afganistan iparraldean dago, eta talibanek eskuratu duten Afganistango seigarren hiriburua da.

Talibanek eskuratu duten Afganistango seigarren hiriburua da. Argazkia: EFE
Talibanek eskuratu duten Afganistango seigarren hiriburua da. Argazkia: EFE
Talibanek eskuratu duten Afganistango seigarren hiriburua da. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talibanek kontrolpean hartu dute Aybak hiria, Samangan probintziako hiriburua. Afganistan iparraldean dago, eta talibanek eskuratu duten Afganistango seigarren hiriburua da.

Zabihula Muyahiz talibanen taldeko bozeramaileak Twitter bidez zabaldutako mezu batean nabarmendu duenez, Afganistango segurtasun indarrek atzera egin ostean lortu dute konkista: "Azken orduko informazioaren arabera, gobernadorearen, Polizia buruaren eta Inteligentzia Departamentuaren egoitzak ebakuatu ditu etsai mertzenarioak. Zentro horiek mujahidinen kontrolpean daude erabat".

Abdula Mohamadi eta Ziaudin Zia Samangan probintziako parlamentarien hitzetan, matxinoek hiriaren gehiengoa hartu dute, baina ez diete segurtasun indarrei aurre egin horiek erretiratu direnean.

Horren aurrean, Nazio Batuen Erakundeak Afganistanen duen misioak (UNAMA) herritarrei kaltea eragitea saihesteko eskatu du, eta gogorarazi du "inguruko eta eskualdeko herrialdeek berebiziko garrantzia" izan dezaketela Afganistanen bakea eta egonkortasuna lortzeko.

Iritzi berekoa da Sarwar Ahmadzai analista politikoa eta Afganistango Zientzien Akademiako (ASA) kidea: "Nazioarteak, bereziki AEBk, ez luke Afganistan modu arduragabean utzi behar, eta ahal duten presioa egin behar diete Pakistani eta talibanei, baliabide guztiak erabiliz, egungo krisiari amaiera emango dion elkarrizketa emankorra bultzatzeko".

Analista horren esanetan, gerra zibila "mehatxua" izan liteke mundu osoarentzat, "Afganistan bezalako herrialde ezegonkor bat nazioarteko zein eskualdeko terroristen santutegi bihur daitekeelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Asia albisteak Afganistan gaur