Mundua -

Erresuma Batua

Hasi da G7a, pandemia hasi zenetik egingo den lehenengo nazioarteko goi-bilera handia

Koronabirusa eta klima aldaketaren aurkako borroka izango dira eztabaidagai nagusietako batzuk, eta tartean egongo da Joe Biden AEBko presidentea, bere lehenengo bidaian.

Biden eta Johnson, gaur. Argazkia: Efe
Biden eta Johnson, gaur. Argazkia: Efe
Gaur hasiko da G7aren bilera Erresuma Batuan

3:10

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cornualleseko (Ingalaterra hego-ekialdean) G7a hasi da, eta covid-19aren pandemia hasi zenetik egingo den lehenengo nazioarteko goi-bilera handiena izango da.

Boris Johnson lehen ministro britainiarrak ongi etorria egin die herrialdeetako buruzagiei eta Europar Batasunekoei, eta eskerrak eman dizkie azkenean aurrez aurre ikusteko aukera dutelako: "Ezin dut azaldu zenbaterainoko aldea dagoen".

Buruzagiek mundu mailako arazo premiazkoenei erantzuna eman beharko diete egunotan, covid-19aren txertaketatik hasi eta klima aldaketaraino.

Cornualleseko hotel batean eta gaztelu batean egongo dira batzartuta igandea arte, eta bertan izango da Joe Biden AEBko presidentea, boterea hartu zuenetik egin duen lehenengo nazioartkeo bidaia ofizialean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Ingalaterra Boris Johnson G7 goi-bilera Koronabirusa Larrialdi klimatikoa Joe Biden