Mundua -

ISRAEL-PALESTINA

Israel eta Hamas datorren astean bilduko dira Kairon su-etena sendotze aldera

Gabi Ashkenazi Israelgo Atzerri ministroa izango da Israelgo ordezkaritzaren buru, eta Ismail Haniyeh Hamaseko buruzagi politikoa.

Israel eta Hamas datorren astean bilduko dira Kairon su-etena sendotzeko: EFEren artxiboko irudia
Israel eta Hamas datorren astean bilduko dira Kairon su-etena sendotze aldera
Israel eta Hamas datorren astean bilduko dira Kairon su-etena sendotzeko: EFEren artxiboko irudia

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Gobernuaren eta Palestinako mugimendu islamistaren goi mailako ordezkaritzek datorren astean Kairon biltzea onartu dute, duela astebete Egiptoren bitartekaritzarekin adostutako su-etena sendotzeko eta beste zenbait gai jorratzeko, tartean Gazaren berreraikitzea eta atxilotuak trukatzea.

Gabi Ashkenazi Israelgo Atzerri ministroak ordezkatuko du Israelgo Gobernua aurrekaririk gabeko bilera horretan, Galatz Israelgo Armadaren irrati ofizialak ostegun honetan baieztatu duenez.

Beste aldea ordezkatuz, berriz, Ismail Haniyeh Hamaseko buruzagi politikoa joango da Kairora "datozen egunetan", "Gazako Zerrendan Israelekin su-etena egonkortzeari buruz hitz egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Gazako albisteak Eguneko albisteak Albisteak Israel albisteak Palestina Egiptoko albisteak Ekialde Hurbileko albisteak Hamas gaur