Mundua -
Ekialde Hurbila
Bidenek Israeli arma gehiago saltzea baimendu du
Palestinaren aurkako oldarraldia hasi baino astebete lehenago lotutako kontratua da, 600 milioi eurokoa.
agentziak | eitb media
AEBko Gobernuak armak salduko dizkio Israeli 735 milioi dolarren truke (600 milioi euro), eta Gazako Eremuan Netanyahuren armada egiten ari den erasoaldiaren erdian eman dute horren berri.
Armamentu zehatza da salerosiko dutena, eta, berez, maiatzaren 5ean jakinarazi zion Joe Bidenen Administrazioak Kongresuari, hau da, gatazka gordindu baino astebete lehenago.
Gobernuak tankera horretako akordioak botere legegileari helarazi behar dizkio, eta, normalean, ez da horren berri jakiten Kongresuak oniritzia ematen dion arte. Legegileek 20 eguneko epea dute kontrako argudioak aurkezteko.