Mundua -

Ekialde Hurbila

188 palestinar hil dituzte gutxienez, tartean 55 ume, Israelen azken erasoaldian

Israelgo Armadak Al Shifa ospitalerako, Gazako Zerrendako garrantzitsuena, errepideak bonbardatu ditu.

Gazako herritarrak, txikitutako eraikin batean. Argazkia: EFE
Gazako herritarrak, txikitutako eraikin batean
40 hildako, tartean 15 haur, Israelek Gazan egin dituen azken erasoetan

1:9

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 188 palestinar hil dira Gazan, horietako 55 adin txikikoak, Israelek bonbardaketak abiatu zituenetik, Palestinako Osasun Ministerioak aditzera eman duenez.

Gainera, ministerioaren balantzearen arabera, 1.225 pertsona zauritu dira eta litekeena da zifra handitzen joatea; izan ere, palestinar autoritateek jakinarazi dute bonbardaketek eragindako txikiziotik gorpuak erreskatatzeko lanetan ari direla.

Azken orduetan 26 pertsona hil dira Gazan, larunbatetik iganderako gauean Israelek eraso dituen bi eraikinetan.

Nazioarteko komunikabideen bulegoak txikitu ditu Israelek Gazan
Nazioarteko komunikabideen bulegoak txikitu ditu Israelek Gazan
Nazioarteko komunikabideen bulegoak txikitu ditu Israelek Gazan

0:35

Bestalde, Armada israeldarrak Al Shifa ospitalerako, Gazako Zerrendako garrantzitsuena, errepideak bonbardatu ditu, bertan zeuden kazetariek eta palestinarrek Al Arabiya telebista kateari emandako testigantzaren arabera.

Gaueko biktimen gehiengoa herritarrak ziren, mediku bi tarteko. Horietako bat Ayman Abú Auf dela jakin da, Al Shifa ospitaleko langilea bera.

Israelek, bere aldetik, konfirmatu du igande honetan suziriak jaurtitzeko hamaika guneri eta Hamasek Jan Yunisen zuen zelulari eraso egin diela. Gainetik, aginte israeldarrak Nebiot, Ashdod eta Ashkeon inguruko suziri jaurtiketak salatu ditu, hildakorik izan ez den arren.

Bitartean, Zisjordanian hamabi palestinar hil dira, iragan igandean Israelgo Armadak 15 urteko gazte palestinarra Nablusen tirokatu zuenetik.

Zure interesekoa izan daiteke: Israel eta Palestina, laugarren gerraren atarian

Europar Batasunaren ezohiko bilera

Josep Borrelek, Europar Batasuneko atzerri-politikaren goi ordezkaria, iragarri du datorren asteartean EBko Kanpo ministroen ezohiko bilera egingo dutela, Israelen eta Hamasen arteko gatazkari heltzeko.

Bertan, "EBk indarkeria egoerari heltzeko modurik onena zein den eztabaidatu eta koordinatzeko" bilduko dira ministroak.

Palestinak Israelen krimenak salatu ditu NBEn

Palestinako Atzerri ministroak, Riyad al Malikik, Israel "gerra eta gizateriaren kontrako krimenak" egiten ari dela salatu du gaur Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan. Gainera, aginte israeldarrak herri palestinarraren kontra ezarritako politika banatzaileez ohartarazi du.

"Israelek apartheidaren aukera hautatu du. Bai. Apartheidarena. Eta, helduko da Kontseilu honek (Segurtasun Kontseiluak) errealitate hori ukatu ezingo duen unea", esan du al Malikik, Palestinako Atzerri Ministerioaren Twitter kontuan irakur daitekeenez.

Guterres: "Borroka berehala bukatu behar da"

Borroka berehala gelditzeko eta negoziazio mahaira bueltatzeko eskatu die Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak israeldarrei zein palestinarrei.

"Borroka amaitu behar da. Berehala eten behar dute. Alde bateko suziri eta morteroak, eta besteko bonbardaketak eta artilleria erasoak", esan du Guterresek, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilerari hasiera eman dionean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?