Mundua -

EKIALDE HURBILA

AEBk Netanyahu babestu du eta Israelen "defendatzeko" eskubidea azpimarratu du

Israelek astelehenaz geroztik Gazan egindako erasoetan gutxienez 69 palestinar hil ditu, tartean 17 haur. Israelen, berriz, zazpi pertsona hil dira.

Israelek Gaza bonbardatzen jarraitzen du. Argazkia: EFE
Israelek Gaza bonbardatzen jarraitzen du
Bidenek ordezkari berezia bidali du Ekialde Hurbilera, egoera baretze aldera

2:28

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart, Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak telefonoz hitz egin du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin, eta "babes osoa" agertu dio. Gainera, Israel eta zibilak babesteko eskubidea duela esan dio.

Netanyahuk, bere aldetik, eskertu egin du Bidenen "babesa". Israelek "Hamasen eta Gazako Zerrendan diharduten beste erakunde terrorista batzuen gaitasun militarrak ahultzen" jarraituko duela gaineratu du.

Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin eta Mahmud Abas presidente palestinarrarekin hitz egin du, eta indarkeriarekin amaitzeko eskatu die bi aldeei.

Israelek astelehenaz geroztik Gazan egindako erasoetan gutxienez 69 palestinar hil ditu, tartean 17 haur. Israelen, berriz, zazpi pertsona hil dira.

Egoera baretzea helburu, gaur joango da gatazka eremura Joe Bidenen bidali berezia. Dena dela, gerra hotsak baretzetik urrun daude oraindik.

Indarkeriak haurrengan "ondorio larriak" dituela ohartarazi du Nazio Batuen Erakundeak (NBE)

Virginia Gamba Haur eta Gatazka Armatuetako Nazio Batuen Erakundeko ordezkari bereziak aste honetan ohartarazi duenez, israeldarren eta palestinarren arteko indarkeria olde berriak haurren artean "ondorio larriak" izango ditu "epe luzera", bai alor fisikoan eta baita alor psikologikoan ere. Hori dela eta, haurrak babesteko "berehala" jarduteko eskatu die aldeei.

Astelehenaz geroztik, hogei adin txikiko inguru hil dituzte.

Gauzak horrela, haurrak indarkeriaren ondorioetatik babesteko eskatu die NBEk bi aldeei. Ildo horretan, moderazioz aritzeko deia egin du indarkeriak gora egin ez dezan. 

Gambak ohar bidez azaldu duenez, haurrak dira gizarteko kiderik zaurgarrienak eta gatazka garaietan lehendabizi hiltzen direnak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Gazako Zerrenda Albisteak Gaur Albisteak Israel Palestina azken orduko albisteak Mikel Ayestaran azken ordukoa Biden gaur Ekialde Hurbila gaur Benjamin Netanyahu