Mundua -

AEB

FBIren txosten batek Kapitolioko erasoaz ohartarazi zuen egun bat lehenago

Informazio hori ez dator bat FBIk Washingtonen duen bulegoko buruak egin zituen adierazpenekin, ostiralean esan baitzuen ez zutela erasoaren gaineko inolako "oharpenik" jaso.

Kapitolioaren aurkako erasoa, Washingtonen. EFEren artxiboko irudia
Kapitolioaren aurkako erasoa, Washingtonen
Kapitolioaren aurkako erasoa, Washingtonen. EFEren artxiboko irudia

L.Z. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kapitolioko erasoa gertatu baino egun bat lehenago, Washingtonen "gerra" pizteko arriskua zegoela ohartarazi zuen FBIren barne txosten batek, The Washington Post egunkariak astearte honetan jakitera eman duenez.

Informazio hori ez dator bat FBIk Washingtonen duen bulegoko buruak egindako adierazpenekin, ostiralean esan baitzuen ez zutela erasoaren gaineko inolako "oharpenik" jaso, Donald Trumpen jarraitzaileek antolatutako protestetatik harago.

Nolanahi ere, FBIk Norfolken (Virginia) duen bulegoak muturreko taldeek zituzten planen berri eman zuen urtarrilaren 5ean. Hain zuzen ere, Kapitolioko tuneletako mapak zituztela eta horren aurkako mehatxuak egin zituztela zehazten zuen txostenak.

"2021eko urtarrilaren 5ean, FBIk jasotako informazioaren arabera, indarkeria ekintzak deitu dituzte urtarrilaren 6tik aurrera egiteko Washingtonen", esaten zuen txosten horrek.

"Interneten argitaratutako hari batek honelakoak aipatzen ditu: Egon gaitezen borrokarako prest. Hausten ari diren kristalen hotsak, ostikoka irekitzen diren ateen kolpeak eta soldaduen odolaren jarioa entzun behar dituzte Kongresuan", erantsi zuten bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump FBI Joe Biden Ultraeskuina