Mundua -

Koronabirusa

Alemanian 1.500 koronabirus kasu detektatu dituzte 24 ordutan

Robert Koch Institutuak emandako datuen arabera, 1.510 positibo berri eta zazpi hildako izan dira 24 ordutan.

Alemanian koronabirus kasuen gorakada nabarmena. Argazkia: EFE.
Alemanian koronabirus kasuen gorakada nabarmena
Alemanian koronabirus kasuen gorakada nabarmena. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako agintariek koronabirusaren kutsatze kopuruak gora egin duela jakinarazi dute; izan ere, egun bakarrean 1.510 positibo gehiago atzeman dituzte, 226.914 pandemia hasi zenetik.

Alemanian gaixotasun infekziosoak kontrolatzen dituen Robert Koch Institutuak emandako datuen arabera, 1.510 positibo berri eta zazpi hildako egon dira 24 ordutan. Dagoeneko 9.234 dira hildakoak, eta sendatutako gaixoak, berriz, 204.000 inguru.

Ipar Renania-Westfaliak 55.000 positibo baino gehiago izan ditu (55.375), eta birusak gogorren jo duen eskualdea izaten jarraitzen du. Atzetik du Bavaria, 53.700 positibo baino gehiago pilatu dituen eskualdea. Birusak gutxienez 10.394 pertsona kutsatu ditu Berlinen.

Angela Merkelen Gobernuak datuak "kezkagarriak" direla onartu zuen joan den astean, eta herritarrei arduraz jokatzeko deia egin zieten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa bideoak Alemania Gaixotasunak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Koronabirusa