Mundua -
Ameriketako Estatu Batuak
Floyden anaiaren testigantza Kongresuan: "Justizia egiteko nago hemen"
Floydek esan duenez, Derek Chauvin agenteak anaiari lepoa zapaltzen dion bideoa ikustean gehien harritu zuena "itotzen ari zirenean ere polizia guztiei ematen zien tratua izan zen".
Agentziak | Erredakzioa
Philonise Floyd, duela bi aste Mineapoliseko Poliziak hil zuen George Floyd afroamerikarraren anaia, AEBko Ordezkarien Ganberako Batzorde Judizialaren aurrean lekukotza eman du asteazken honetan.
Floydek poliziaren basakeriaren inguruko bista batean parte hartu du, eta Kapitoliora iritsi denean esan duenez, bere anaiaren heriotzagatik "justizia egitea" du helburu; izan ere, atxilotu zutenean, ia bederatzi minutuz, agente batek lepoa zanpatu zion belaunarekin.
"Beragatik nago hemen. Georgek justizia izan dezan nago hemen", gaineratu du. Saioan zehar, biltzarkideei zuzendu zaie, eta "Floyden heriotza alferrikakoa izatea haien esku" dagoela gogorarazi die.
"Bere izenak zerbait esan nahi du. Bere heriotzak mundua hobera aldatzen badu, eta egingo duela uste dut, egin duela uste dut, orduan hil egingo zen bizi izan zen bezala. Zuen esku dago alferrikakoa ez izatea", berretsi du.
Floydek bere anaiaren "adeitasuna" gogorarazi du, eta Derek Chauvin agenteak lepoa zapaltzen dion bideoa ikustean gehien harritu zuena "itotzen ari zenean ere polizia guztiei ematen zien tratua" izan zela esan du. "Zugandik deitzen zien, jauna deitzen zien, entzun egiten zituen. Hil zuen gizonak, itota hil zuenak, jaun deitu zion, baita bere bizitzaren alde erregutzen zuenean ere", adierazi du.
Zentzu horretan, Chauvini ekintza horiek aldez aurretik pentsatuta eraman izana leporatu dio: "Egin nahi zuen". Floydek esan du "pertsonala" izan zela, "leku berean lan egiten zutelako".
Floyden ustez, Chauvin aspaldi bota behar izan zuten poliziatik, bere jarrera txarragatik aurkeztutako kexak direla eta.