Mundua -

Koronabirusa

Italia konfinamendu egoeratik "tentu handiz" aterako da

"Gure bizitza berrantolatu beharko dugu, gure garraio zein lan ohiturak eta eguneroko jarduerak, hain zuzen", adierazi du Silvio Brusaferro Osasun Institutu Nagusiko presidenteak.

Heriotzen gorakadarik handiena gizonen eta 74 urtetik gorako pertsonen artean izan da. EiTB.
Heriotzen gorakadarik handiena gizonen eta 74 urtetik gorako pertsonen artean izan da
Heriotzen gorakadarik handiena gizonen eta 74 urtetik gorako pertsonen artean izan da. EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italia konfinamendu nazionalaren egoeratik "tentu handiz" ateratzen hasiko dela adierazi du herrialdeko Osasun Institutu Gorenk. Era berean, eta koronabirus bidezko kutsatze kopuruak gora egin ez dezan, etengabe probak egitea aholkatu du.

"Egunerokora itzultzeko fasea tentu handiz egin beharko da, kutsapen berriak uneoro kontrolatuz. Gure bizitza berrantolatu beharko dugu, gure garraio zein lan ohiturak eta eguneroko jarduerak, hain zuzen", adierazi du Silvio Brusaferro Institutu horretako presidenteak, prentsaurreko batean.

Oraingoz, Italiako Gobernuak konfinamendu nazionala ezarri du maiatzaren 3ra arte koronabirusa geldiarazten saiatzeko. Dagoeneko 22.000 hildako baino gehiago eragin ditu herrialdean gaixotasunak.

"Beharrezkoa izango da lan esparruko arrisku-faktoreak egiaztatzea eta urruntze soziala bezalako tresnak erabiltzea", baita "harreman fisikoa saihestea ere", gaineratu du Brusaferrok.

Sintomak dituzten pertsonak nazio mailako transmisioen kurba jaitsi ahala gero eta gutxiago direla nabarmendu du. Gaineratu du ezin zaiola erne egoteari utzi eta eskualdeen artean kutsatuen kopuruaren arteko aldea izugarri aldatzen dela nabarmendu du.

Isolamendu egoeratik ateratzeko fasean herritarrei probak egitea gomendatu du, "birusarekin bizitzea ahalbidetzen duelako" eta kutsatze maila "1etik behera" mantentzen laguntzen duelako.

Italiako Estatistiken Institutu Nazionalak gaur jakinarazi duenez, aurtengo martxoaren 1etik apirilaren 4ra bitartean heriotzen kopurua % 20 edo gehiago igo da 2015-2019 aldi bereko batez bestekoarekin alderatuta, hala ere, datu partzialak direla adierazi du eta 1.700 udalerriri dagozkiela.

Heriotzen gorakadarik handiena gizonezkoen eta 74 urtetik gorako pertsonen artean izan da, Institutuaren arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Osasun albisteak Koronabirusa