Mundua -

Koronabirusa

Italian behera egin dute kutsatutakoen kasuek, 21.000 hildakoak gainditu diren arren

Azken 24 orduetan 602 pertsona zendu dira eta hildakoen datuek gora egin dute hirugarren egunez jarraian. Kutsatutakoen eta ospitaleratutakoen kasuak murriztu egin dira.

Palacio Chigi, Italia. Argazkia: EFE
Palacio Chigi. Argazkia: EFE
Palacio Chigi, Italia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italian koronabirusagatik hil diren pertsonak 21.067 dira, astearte honetako datuen arabera. Azken 24 orduetan 602 pertsona zendu dira, eta hildakoen zifrak gora egin du hirugarren egunez jarraian. Hala ere, kutsatutakoen eta ospitaleratutakoen kasuek beheranzko joera erakusten jarraitzen dute.

Otsailaren 21ean Codogno (Lombardia) herrian lehen koronabirus kasua erregistratu zenetik, astearte honetan astelehenean baino 2.972 positibo antzeman dituzte, nahiz eta martxoaren 13tik erregistratzen den datu baxuena den. Igoera honen eraginez, guztira 162.488 pertsona daude kutsatuta, COVID-19aren hedapenean murrizketa igartzen delarik. Horietatik 37.130ek gaixotasuna gainditu dute, Angelo Borrelli Babes Zibileko buruzagiak egunero eskaintzen duen buletinak dioenez.

Koronabirusagatik positibo eman duten pertsonak 104.291 dira, 675ean gora egin duelarik asteleheneko datuekin alderatuta, test gutxiago egin diren arren. Larrialdia hasi zenetik, guztira 1.073.689 test egin dira, 26.779 azken 24 orduetan, aurreko egunetan baino gutxiago.

Batez ere, deigarria da ospitaleek jasaten duten presioaren beherakada. Izan ere, 73.094 pertsona daude sintoma arinekin isolatuta daude euren etxeetan, guztizkoaren %70, 28.011 ospitaleratuta eta 3.186 zainketa berezietan, astelehenean baino 74 pertsona gutxiago.

Lombardiako egoera

Lombardian hobera egin du egoerak. Azken 24 orduetan 241 pertsona zendu dira, guztira 11.142 direlarik hildakoak, baina astelehenean baino 280 herritar gutxiago hil dira. Positibo kasu berriak 1.012 dira, astelehenean baino 1.262 gutxiago, guztira 61.326 direlarik.

Azken 24 orduetan, Lombardian 49 pertsona ospitaleratu dituzte koronabirusagatik. Gaur egun, eskualdeko ospitaleetan ingresatuta daude 12.077 pertsona, horietatik 1.122 zainketa berezietan (astelehenean baino 21 gutxiago), Giulio Gallera Osasun kontseilariak jakinarazi duenez.

Milango probintzian, aldiz, 189 kutsatutako gehiago daude astearte honetan, asteleheneko 481etatik urrun. "Milan hiri handia eta garrantzitsua da. Kutsatzea Bergamon ala Brescian bezala gertatu zen bezala hedatu zitekeen, horrek gure osasun-sistema itoko zukeelarik, baina ez da halakorik gertatu", azaldu du Gallerak. Lombardiak liburu-denda eta paper-denda bezalako negozioak ez irekitzea eskertu du Gallerak.

Bestalde, Italiako Medikuen Elkargoak jakinarazi du, astearte honetan beste lau mediku hil direla, ondorioz, 116 direlarik koronabirusagatik zendu diren medikuak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Osasun albisteak Koronabirusa