Mundua -
Koronabirusa
Italiak 14.681 hildako eta ia 120.000 koronabirus kasu erregistratu ditu
Azken 24 orduetan 766 hildako gehiago eta 2.339 kutsatu erregistratu dira.
Agentziak | Erredakzioa
Italian, koronabirusarekin lotutako heriotzak 14.681era heldu dira gaur, azken 24 orduetan 766 hildako gehiago izan ostean, atzo baino zertxobait gehiago.Otsailaren 20an Italian birusa atzeman zutenetik 119.827 kasu positibo izan dira, Angelo Borrelli Babes Zibileko buruaren ohiko prentsaurrekoan emandako datuen arabera.
Horietatik 19.758 dagoeneko sendatu dira (1.500 inguru azken egunean) eta gaur egun 85.388 kasu positibo daude.
Azken 24 orduetako kutsatzeak 2.339 izan dira, aurreko egunekoa baino zertxobait gutxiago, eta birusaren hedapenaren bihurgunea lautzen ari dela baieztatzen dutela dirudi.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea