Mundua -

Koronabirusa COVID-19

Koronabirusagatik 100.000 kutsatu baino gehiago AEBn, eta 1.545 hildako

100.000 kutsatuen muga gainditu duen lehenengo herrialde bihurtu da AEB. Pandemiaren erdigunea New Yorken dago, han baitaude kasuen ia erdia.

AEBko kasuen ia erdia New Yorken daude. Argazkia: EiTB
AEBko kasuen ia erdia New Yorken daude
New Yorkek ditu AEBetan koronabirusarekin kutsatutako pertsonen ia erdiak

1:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken 24 ordutan koronabirusak jota 345 lagun hil eta beste 18.000 kutsatu dira Amerikako Estatu Batuetan eta, horren ondorioz, mundu mailan 100.000 kutsatuen muga gainditu duen lehenengo herrialde bihurtu da, Johns Hopkins Universityk zabaldutako datuen arabera. AEBn 100.717 kasu atzeman dituzte, eta 1.545 pertsona hil dira. Andrew Cuomo New Yorkeko gobernadoreak baieztatu duenez, New Yorken 519 hildako izan dira, eta 44.635 kutsatu. Ondorioz, pandemiaren erdigune bihurtu da hiria.

Gutxienez 366 lagun hil dira bakarrik New Yorken. Izan ere, New York herrialdea izango balitz, kutsatu kopuruari erreparatuta, seigarren herrialdea izango litzateke mundu mailan. Cuomo gobernadoreak ohartarazi duenez, "hemendik 21 egunera gutxienez helduko gara maila gorenera”"

Bill de Blasio New Yorkeko alkatea ere zentzu horretan mintzatu da, eta kutsatu berrien kopurua "itzela" izango dela aurreratu du. Eric Garcetti Los Angeleseko alkateak ere "kasuen antzeko gorakada" izango dutela esan du. Zifrei erreparatuta, 6.481 pertsona daude New Yorken ospitaleratuta koronabirusagatik, horietatik 1.583 zainketa intentsiboetan daude, eta 2.045ri alta eman diete.

Historian inoiz izandako pizgarri ekonomikoen sortarik handiena abiatu du ostiral honetan Donald Trump AEBko presidenteak. Koronabirusaren pandemiaren aurrean, AEBko ekonomia suspertzeko bi bilioi dolarreko neurriak prestatu ditu. AEBko langileak, enpresa txikiak eta alor industrialeko enpresak laguntzea du helburu plan horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea New York Ameriketako Estatu Batuak Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Osasun albisteak Koronabirusa