Mundua -
Koronabirusa
Txinan inor ez da kutsatu azken 24 orduetan, agerraldia hasi zenetik lehenengo aldiz
Hala ere, 34 kasu berri atzeman dituzte, baina denak atzerritik iritsitako pertsonak ziren.
agentziak | erredakzioa
Txinako Osasun Ministerioak jakinarazi du ez dela koronabirus kasu berririk atzeman azken 24 orduetan ez Wuhanen, pandemiaren erdigunean, ez Txina osoan.
Hala ere, herrialdean 34 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, baina guztiak atzerritik iritsitako pertsonak dira, eta orotara 189 dira beste herrialde batzuetatik birusarekin iritsitakoak.
Asteazken honetan positibo eman duten 34 horietatik, 21 Pekinen izan dira, 9 Guangdong probintzian, 2 Shanghain, bat Heilongjiangen eta beste bat Zhejiangen.
Hala, agintari txinatarrek zabaldutako azken datuen arabera, 80.928 kasu atzeman dituzte, eta 3.245 pertsona hil dira koronabirusarekin.
Bestalde, 819 laguni senda-agiria eman diete, eta guztira 70.420 dira gaixotasunetik sendatuta ospitaletik atera direnak. Dena den, 7.263k ospitaleratuta jarraitzen dute.