Mundua -

ERREFUXIATUAK

76.000 migratzaile igaro dira Turkiatik Europar Batasunera mugak ireki dituztenetik

Gehienak Turkian hilabeteak zeramatzaten errefuxiatu siriarrak dira. Bulgariara eta Greziara igarotzen utzi die Turkiak, "EBk ez duelako 2016an, mugak ixtearen truke, agindutako laguntza eman".

Errefuxiatuak Grezia eta Turkia arteko mugan, martxoaren 1 honetan. Argazkia: EFE
Errefuxiatuak Grezia eta Turkia arteko mugan, martxoaren 1 honetan.
Dozenaka milaka errefuxiatu, Greziaren eta Turkiaren arteko mugan

1:07

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suleyman Soylu Turkiako Barne ministroak igande goiz honetan jakitera eman duenez, jada 76.000 migratzailek igaro dira Turkiatik Europako Batasunera, Turkiako Gobernuak Edirnen muga igarotzea baimendu duenetik, Bulgaria eta Grezia artean.

"Gaurko 09:55erako (bertako ordua), Turkiatik, Edirnetik, irten diren migatzaileak 76.358 dira" idatzi du Soyluk bere Twitter kontuan.

Zifra horien arabera, 29.000 lagunek igaro du muga gauean.

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak atzo baieztatu zuen ostiralean Europarekiko mugak irekitzea agindu zuela eta Europako Batasunari egotzi zion erabaki horren ardura. Izan ere, Erdoganek esan zuen EBk laguntza ekonomikoa agindu ziela 2016ean mugak ixtearen truke "baina Europak ez ditu bere promesak bete eta horregatik erabaki dugu mugak irekitzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Grezia Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Turkia Errefuxiatuak Bulgaria Siria gaur