Mundua -
Ekialde Hurbila
Israelek blokeoa areagotu du Gazan
Israelen arabera, laugarren egunez jarraian, lehergailuak bota dituzte Gazatik, AEBeko "bake proposamenaren" aurka, eta horregatik gogortu dute blokeoa.
Agentziak | Erredakzioa
Israelek gaur goizean gogortu egin du Gazarako ezarrita dituen murrizketak. Besteak beste, gaurtik ezingo da zementurik sartu Gazan, eta bertan bizi diren 500 merkatari palestinarrek ezingo dute Israelera igaro.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren Gobernuak jakitera eman duenez, laugarren egunez jarraian, lehergailuak bota dituzte Gazatik, AEBeko bake proposamenaren aurka, eta horregatik gogortu dute blokeoa.
Washingtonek proposatutako planak Palestinak Estatu propioa eraikitzea babestu du, baina mugatua, eta haserrea eragin du planak palestinarren artean, Israelen mesedetan diseinatutako dela uste dutelako
Israelgo armadak Hamas mugimendu islamiarraren hainbat jomuga bonbardatu ditu goizaldean; izan ere, 2007an, Israelek lurrez, itsasoz eta airez blokeo zorrotza hasi zuen, sarrerak eta irteerak galaraziz.
Lurralde palestinarren jardueretarako Israelek duen koordinazio bulegoak (COGAT) murrizketa gehiago iragarri ditu gaurtik "abisua eman arte", blokeoa gogortuko dela adierazten duena.