Mundua -

Indarkeria matxista

Hasi da New Yorken Harvey Weinsteinen aurkako epaiketa

Hollywoodeko zinema ekoizle boteretsu ohia akusatuen aulkian eseriko da #MeToo mugimenduaren lehen auzi penalean.

Harvey Weinstein, epaiketara iritsi denean
Harvey Weinstein, epaiketara iritsi denean
Weinsteinek bizi osorako espetxe zigorra jaso dezake bi emakume bortxatzea leporatuta

1:23

AGENTZIAk | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Los Angelesko (AEB) Fiskaltzak emakume bat bortxatzea eta beste bati sexu erasoa egitea egotzi dio Harvey Weinstein Hollywoodeko zinema ekoizle boteretsuari.

Akusazioaren esanetan, Weinsteinek emakume bat bortxatu zuen 2013ko otsailaren 18an, Los Angeleseko hotel batean. Eta, hurrengo egunean, sexu erasoa egin zion beste emakume bati, Beverly Hillseko hotel batean.

Gaur hasi da, hain zuzen ere, New Yorkeko auzitegi batean, Weinsteinen aurkako epaiketa, dozenaka emakumek sexu erasoak egin izana leporatu eta gero. Akusazio gehienak, baina, preskribatu egin dira.

New Yorkeko auzitegiaren ateetan, Rosanna Arquette eta Rose McGowan aktoreek adierazi dute Weinstein errudun jotzea espero dutela.

Haiekin batera sexu erasoen biktima izan diren beste hainbat emakume izan dira, hala nola Lauren Sivan kazetaria eta Louise Godbold, Dominique Huett, Sarah Ann Masse eta Paula Williams aktoreak.

“Bukatu egin da lantokietako sexu jazarpenen aroa. Bukatu egin da errua biktimei botatzeko aroa. Bukatu egin da ondoriorik gabeko barkamena eskaera hutsen aroa”, nabarmendu du Arquettek, dozenaka kazetariren aurrean.

Horren esanetan, “egia gailendu egingo da”, eta Harveyk  “egindakoa ordaindu” egingo duela ohartarazi du, “orain edo etorkizunean”.

Rose McGowanek ere ekoizlearen aurka egin du, eta auzitegira biktimei elkartasuna agertzeko bertaratu dela gaineratu du.

New Yorkeko Fiskaltzak bost delitu egozten dizkio, eta errudun joko balute, baliteke biziarteko espetxe zigorra ezartzea.

Astearte honetan epaimahaia osatuko dute. Epaiketak sei eta zortzi aste artean iraungo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa