Mundua -

Gatazka

Brent petrolioaren prezioa % 4 igo da, AEBk Bagdaden egindako erasoa dela eta

Zehazki, Brent motako petrolio upel bakoitzaren prezioa 69,16 dolarrera iritsi da goizean, AEBk Qassen Soleimani jenerala hil ostean, Bagdadeko aireportuan egindako eraso batean.

Espainiako burtsa, AEBk Bagdaden egindako erasoaren ostean. Argazkia: EFE
Espainiako burtsa, AEBk Bagdaden egindako erasoaren ostean.
Espainiako burtsa, AEBk Bagdaden egindako erasoaren ostean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brent motako petrolio upel bakoitzaren prezioa % 4 baino gehiago igo da ostiral honetan Europan, eta 69 dolarretik gora kotizatzen ari da uneotan, Ameriketako Estatu Batuak (AEB) Qassen Soleimani Irango jenerala hil duela aldarrikatu ostean, Bagdadeko aireportuan egindako eraso batean.

Zehazki, Brent motako petrolio upel bakoitzaren prezioa 69,16 dolarrera iritsi da goizean. Atzoko saioaren amaieran, berriz, 66,25 dolarreko balioa zuen, eta, horrenbestez, % 4,4ko igoera izan du egun batetik bestera.

AEBn gehien erabiltzen den petrolioaren kasuan, Texas motakoa, upel bakoitzaren prezioa % 3,2 igo da, 63,14 dolarreraino. Atzo, 61,06 dolarreko balioarekin amaitu zuen saioa burtsan.

AEBk Qassen Soleimani Irango jeneral boteretsua hil duela aldarrikatu du goizaldean, Bagdadeko aireportuan egindako eraso batean, "inguruan dauden langile estatubatuarrak babesteko asmoz".

Pentagonoak ohar batean azaldu duenez, Donald Trump AEBko presidentea izan da erasoa agindu duena, Soleimani "Iraken eta eskualde osoan diplomatiko estatubatuarrei eraso egiteko planak aktiboki zuzentzen" ari zela iritzita.

Bestalde, Ali Jamenei aiatolak "mendeku gogorra” iragarri du, Soleimani jeneralaren heriotza dela eta. Halaber, Irango buruzagiak hiru dolu-egun ezarri ditu herrialdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Iran Petrolioa albisteak Donald Trump Israel Merkataritza albisteak gaur Irakeko albisteak Siria albisteak gaur