Mundua -
ERRESUMA BATUA
Lindsay Hoyle laborista da Komunen Ganberako presidente berria
Parlamentari erdien baino gehiagoren babesa jaso du lau bozketa egin ondoren.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lindsay Hoyle diputatu laborista da Erresuma Batuko Komunen Ganberako presidente berria, John Bercow ordezkatuz.
Ganberako presidenteorde zenak parlamentari erdien baino gehiagoren babesa jaso du, lau bozketa egin eta beste sei hautagai baztertu ondoren.
Bercowk protagonismo berezia izan du azken urteetan Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko prozesuan izan duen paperagatik. Karguan 10 urte eman eta gero, irailean uko egin zion karguari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea