Mundua -
Europar Batasuna
Johnsonek eta Junckerrek 'Brexit'aren inguruko elkarrizketak 'areagotzea' adostu dute
Gobernu kontserbadoreko buruak gogoratu duenez, ez dute 'Brexit'aren luzapenik eskatuko, eta urriaren 31n aterako dira EBtik.
Agentziak | Erredakzioa
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak eta Jean-Claude Jucker Europako Batzordeko presidenteak Brexitaren inguruko elkarrizketak "areagotzeko" beharra adostu dute, Downing Streeteko iturriek jakinarazi dutenez.
Gobernu kontserbadoreko buruak gogoratu duenez, ez dute Brexitaren luzapenik eskatuko, eta urriaren 31n aterako dira Europar Batasunetik.
Urriaren 19rako akordioa lortu ezean atzerapena eskatzeko legea onartu zuen joan den astean Erresuma Batuko Gobernuak, oposizioak eskatuta.
Johnson eta Juncker Luxenburgon bildu dira astelehen honetan. Bilera horretan, Brexitaren inguruko hizketaldi guztiak Michel Barnier (EB) eta Steve Barclay Brexitarako ministroaren artean egitea adostu dute.
Bilera horretan, Ipar Irlandaren bake prozesuaren inguruan ere berba egin dute.
Erresuma Batua Europar Batasunetik adostasunik gabe irteteak ez lituzke hautsiko 1998ko Ostiral Santuko Akordioak.