Mundua -

ISRAEL

Hauteskundeak irabaziz gero Jordan ibarra anexionatuko duela hitzeman du Netanyahuk

Israelgo jarduneko lehen ministroak iragarpen polemikoa egin du kanpainan, datorren astean egingo diren hauteskundeen bezperan.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, kanpainako ekitaldi batean
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benjamin Netanyahu Israelgo jarduneko lehen ministroak Jordan ibarrean (Zisjordania okupatua) anexionatuko duela agindu du bart, baldin eta datorren astean egingo diren hauteskundeetan lehen ministro berrautatzen badute.

Kanpainako ekitaldi batean egin zuen iragarpena Netanyahuk, hain zuzen ere, datorren astean egingo diren hauteskundeen bezperan. Hitzaldian, Donald Trumpen Gobernua prestatzen ari den Mendeko Akordioa "aukera historikoa" dela aldarrikatu zuen.

Netanyahuren esanetan, aipaturiko bake plana hauteskundeen ostean aurkeztuko dute. Ildo horretan, babesa eskatu die israeldarrei negoziazioak gidatzeko eta Zisjordania okupatuko asentamendu juduak anexionatzeko.

Bere esperientzia politikoa azpimarratu eta hautetsontzietatik "mandatu argia" jasota, Ameriketako Estatu Batuen "lankidetzarekin" juduen asentamenduei Israelgo subiranotasuna aplikatzeko.

Nazioarteko komunitatearen iritziz, lurralde okupatuetan finkatutako juduen koloniek ez dute lege oinarririk eta nazioarteko zuzenbidea urratzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Trump gaur Israel Palestina Netanyahu, Israelgo lehen ministroa