Mundua -

Brexit-a

Erresuma Batuko Gobernuak uste du ez duela akordio berririk lortuko EBrekin

Boris Johnsonek kabinete berri bat osatu du. "Beharrezkoak diren bitartekoak" erabilita bada ere, aurreikusitako egunean herrialdea EBtik ateratzen dela bermatzea izango da horren egitekoa.

Brexit-a. Artxiboko argazkia: EFE
Brexit-a. Artxiboko argazkia: EFE
Brexit-a. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Gobernuak uste du ez duela brexit-aren inguruko akordio berririk lortuko Europako Batasunarekin (EB), Michael Gove Ingurumen ministroak igande honetan zabaldutako artikulu batean esan duenez. Bera arduratzen ari da itunik gabeko irteera bat prestatzeaz.

"Lehen ministro berri batekin, Gobernu berri batekin eta helburu argiago batekin, urriaren 31n aterako gara Europar Batasunetik. Baldintzarik eta aitzakiarik gabe. Atzerapen gehiagorik gabe. Brexit-a gertatuko da", idatzi du Govek The Sunday Times egunkarian.

Ingurumen ministroak ohartarazi duenez, badakite EBko agintariek ez dutela berriz negoziatu nahi Theresa May lehen ministro ohiarekin sinatu zuten ituna.

"Iritziz aldatuko duten itxaropena daukagu oraindik, baina berdin jarraituko dutela pentsatuz egin behar dugu lan", gaineratu du Govek.

Bestalde, Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak kabinete berri bat osatu du konfiantza handiko sei ministrorekin. "Beharrezkoak diren bitartekoak" erabilita bada ere, aurreikusitako egunean herrialdea EBtik ateratzen dela bermatzea izango da horren egitekoa.

Era berean, Sajid Javid Ekonomia ministroak adierazi du "diru-ekarpen esanguratsua" erabiliko duela herrialdearen irteera errazteko, akordioa lortuta edo itun berririk sinatu gabe bada ere. Halaber, herritarrei zuzendutako informazio kanpaina finantzatzeko ere erabiliko dute ekarpen ekonomiko hori.

Besteak beste, aduanetako aparteko 500 agente kontratatuko dituzte, eta portuetan azpiegitura gehiago jarriko dituzte, merkantzien kontroletan izan daitezkeen atzerapenak ahalik eta gehien murriztu daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa bideoak Erresuma Batua argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Brexita albisteak Zer da Brexita Londres Britainiar lehen ministro ohia