Mundua -

HARRAPAKETA

Gutxienez 32 pertsona hil dira Guatemalan, kamioi batek harrapatuta

Guatemalako Gobernuak hiru dolu egun izendatu ditu ostegunetik aurrera, harrapaketagatik.

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guatemalan, gutxienez 32 pertsona hil dira asteazken honetan, kamioi batek harrapatuta, Interamericana deituriko errepidean. Hildakoen artean, haurrak daude.

Suhiltzaileek zabaldutako informazioaren arabera, harrapaketa Solola departamenduan gertatu da, Nahuala udalerrirako sarreran.

Bertako hedabideen esanetan, pertsona talde bat aurrez gertatu den beste istripu bat behatzen ari zen ibilgailu astun batek aurretik eraman dituenean. Hala ere, agintariek ez dute oraingoz zergatien inguruko bertsio ofizialik eman.

Biztanleek salatu dutenez, ezbehar eta harrapaketa asko gertatzen dira inguru horretan. Agintarien iritziz, Interamericana deiturikoa errepiderik arriskutsuenetakoa da.

Istripuaren berri izan ostean, Jimmy Morales Guatemalako presidenteak bere atsekabea adierazi du sare sozialetan, eta biktimei laguntzeko neurriak aztertzen ari direla aurreratu du.

Bestalde, Guatemalako Gobernuak hiru dolu egun izendatu ditu ostegunetik aurrera, harrapaketagatik.

Aipaturiko komunikatu horretan, harrapatzeagatik atsekabea adierazi ez ezik, biktimen senideei "arreta guztia" eskaintzeko eta zaurituei osasun arreta emateko lanean ari direla nabarmendu du Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Nazioarteko albisteak Hegazkin istripuak albisteak Albisteak Gaur Albisteak Latinoamerikako azken ordukoa Tren istripuak Guatemala gaur Harrapatzeak gaur