Mundua -

VENEZUELA

Europa eta Latinoamerikako ordezkariak Uruguain bilduko dira gaur Venezuelaren harira

Bolivia, Costa Rica, Ekuador, Mexiko, Uruguai, Alemania, Espainia, Frantzia, Holanda, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Suediak parte hartuko dute bileran.

Europa eta Latinoamerikako ordezkariak Uruguain bilduko dira gaur Venezuelaren harira. Argazkia: EFE
Venezuelarentzat laguntza eskatzen duen kartel bat
Europa eta Latinoamerikako ordezkariak Uruguain bilduko dira gaur Venezuelaren harira. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europa eta Latinoamerikako hainbat herrik osatzen duten harremanetarako nazioarteko taldeak bilera egingo du ostegun honetan Montevideon, Venezuelaren krisiari irtenbide baketsua emateko.

Federica Mogherini Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkariak eta Tabare Vazquez Uruguaiko presidenteak zuzenduko dute bilera; horretan, Bolivia, Costa Rica, Ekuador, Mexiko, Uruguai, Alemania, Espainia, Frantzia, Holanda, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Suediako ordezkariek parte hartuko dute.

Uruguaik eta Mexikok, Karibeko herrialdeekin batera, atzo aurkeztutako "Montevideoko Mekanismoa" proposatuko diete gainerako herrialdeei, "elkarrizketa eta bakea bultzatuko duen proposamen baketsua eta demokratikoa" aurrera ateratzeko, Mexiko, Uruguaik, eta Karibeko herrialdeek agiri batean jakitera eman dutenez.

Montevideoko estrategia lau etapatan antolatu dute: Berehalako elkarrizketa, Negoziazioa, Konpromisoak eta Inplementazioa. Helburua Venezuelako krisiari erabateko irtenbidea bilatzea da.

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak "Montevideoko Mekanismoa" babesten duela esan zuen atzo (asteazkena), Juan Guaido bere burua presidente izendatu duenak, ordea, Madurok presidentetza usten baldin badu soilik elkarrizketetan parte hartuko duela esan du.

Horrenbestez, krisian parte hartuko duten Gobernuek Venezuelan tentsioa gutxitzeko eman beharreko baldintzen inguruan berba egingo dute gaur.

Bilerak hiru ordu inguruko iraupena izango du eta eguerdi aldera (ordu lokala) hasiko da. Bilera amaitutakoan, prentsa agerraldia egingo dute Mogherinik eta Vazquezek, Efe albiste agentziak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Erresuma Batua Espainia Alemania Frantzia Herbehereak Mexiko Venezuela Italia Latinoamerika Suedia Portugal Nicolás Maduro Bolivia Ekuador Juan Guaidó Zer gertatzen da Montevideon?