Gizakiak eragindako klima-aldaketa Amazoniako lehorte gogorraren bultzatzaile nagusia izan zen iaz, eta ez El Niño fenomenoa, World Weather Attribution erakundeak egindako ikerketa baten arabera. 2023ko erdialdetik, Amazonas ibaiaren arroa aparteko lehorte-egoeran dago.
Txileko Gobernuak eta Kolonbiakoak Israelen dituzten enbaxadoreak kontsultetarako deitu dituzte egoera salatzeko, eta Boliviak harreman diplomatikoak hautsi ditu Israelekin.
Kolektibo horretako pertsonak iraintzen dituzten gorroto-diskurtsoen aurka, manifestazio jendetsuak egin dituzte hainbat lekutan, Harrotasun Egunarekin lotuta munduko hainbat hiritan antolatzen diren ekintzen baitan.
Agintari boliviarrek legez kontrako helburua zuten 795 koka pakete konfiskatu dituzte Andeetan; hots, 9,2 koka tona. Herrialdean inoiz egin den harrapaketa garrantzitsuenetakoa izan da, Eduardo Del Castillo ministroaren arabera.
Brasilgo hauteskundeen ondoren, ezkerrak pisu handiagoa irabazi du Latinoamerika osoan. 2020tik 2022ra bitartean, ezkerreko hautagaiek irabazi dituzte hauteskunde gehienak inguru horretan.
Koka-hostoa ekoizten duten 35.000 pertsona Gobernuaren Egoitzara bidean dira baimenik gabeko eremuetan koka-hostoaren laborantza bertan behera geratu dadin eskatzeko. Horretaz gain, azken hilabeteetan egin diren mobilizazioetan atxilotu dituzten pertsonak askatzeko eskatzen dute.
Villa El Carmen "merkatu paraleloa" iaz sortu zuten eta Arnold Alanesek administratzen du. Manifestariek Luis Arceren Gobernuaren kide izatea leporatzen diote Alanesi.
Agintariek zabaldu dutenez, 30 urteko gizonezko batek besoa galdu du eskuartean zuen dinamitak eztanda eginda. Liskarretan, halaber, bi polizia eta hainbat atxilotu ere zauritu dira.
Luis Arceren gobernua gustura agertu da Añez 'Golpe II' kasuagatik zigortu dutelako. 2019an Boliviako presidentzia bere gain hartu zuen Añezek, Evo Moralesek Estatu Kolpea salatu eta kargua utzi eta gero. Latinoamerikako 22 presidente ohik "esku-hartzeko" eskatu diote NBEri, AEEri eta EBri.
Boliviako emakume meatzarien bizia kontatzen duen istorioa duela 13 urte hasi zen idazten, duela bost kaleratu zuen liburua eta aste honetan saria jaso berri du Polonian. Baina, zein da berezitasuna? Liburua amaitu gabe egon litekeela.
Dozenaka pertsona atxilotu eta hainbat zauritu dira Boliviako Poliziaren eta manifestarien arteko istiluetan. Koka Ekoizleen Elkartearen merkatuaren kontrola aldarrikatzeko kokaleroak egiten ari diren protestetan izan dira istiluak.
Santa Cruz inguruan sortutako baso-sute bat "Viru Viru" aireportura zabaldu da, Boliviako aireporturik handienera. Herrialdean izaten ari diren haize bolada bortitzen norabide aldaketek eragin zuzena izan dute.
Boliviako jatorrizko herriek hasi dute "Pachamama" edo Amalurrari eskainitako hilabetea. Erritu horretan, eskaintzak egiten dituzte urtean zehar lortutakoa eskertzeko, eta oparotasun berria eskatzeko.
Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateak (CELAC) azpimarratu du, koronabirusaren kontrako immunitatea lortzeko, beharrezkoa dela covid-19aren txertoa era solidarioan banatzea.
Liskarra Eduardo del Castillo Gobernu ministroari Jeanine Aguñez presidente ohiaren atxiloketaren inguruan galdetu behar zioten osoko bilkuran izan da.
Gazteak ikasleen ezohiko batzar batean parte hartzen ari ziren. Bilerak protestak eragin ditu eta bultzaka hasi dira. Ondorioz, barandak amore eman du.
The Strongest eta Nacional de Potosi taldeen arteko lehen mailako lehia gelditu behar izan dute Bolivian, txakur bat zelaian agertu eta bertan jolasten geratu baita.
OPSren arabera, hilabeteak beharko dira covid-19aren aurkako txertoa Latinoamerika osora iristeko. Gauzak horrela, lasterketa propioa hasi du herrialde bakoitzak.
Evo Morales Boliviara itzuli da astelehen honetan, herrialdea utzi zuenetik urtebete igaro denean. "Estatu-kolpeak behartuta" Boliviatik alde egin beharra zeukala iragarri zuen orduan.
Asteazkenean iritsiko da Chimorera, alegia, 2019an Mexikorako bidea hartu zuen herrira. "Estatu-kolpeak behartuta", Boliviako presidentetza utzi beharra zeukala iragarri zuen orduan.
Besteak beste, Pablo Iglesias, Jose Luis Rodriguez Zapatero, Evo Morales, Rafael Correa, Dilma Rousseff, Alexis Tsipras, Jean Luc Melenchon eta Caterina Martinsek sinatu dute adierazpen bateratua.
Oposizioko sektore batek ez du urriaren 18ko hauteskundeen emaitza onartu eta esku hartzeko eskatu dio armadari. Luis Arce presidente hautatuak, ostera, "hausnarketarako" deia egin du.
Emaitzarik gabe segitzen dute Bolivian, baina ziurra da Luis Arce, MAS alderdiko hautagaiak irabazi dituela atzo egindako hauteskundeak, eta bigarren itzulira jo gabe, gainera.
Jeanine Añez Boliviako bitarteko presidenteak uko egingo diola datozen hauteskundeetarako hautagaitzari iragarri du, "boto demokratikoaren zatiketaren" aurrean.
La Paz hiriburuko hilerriak kolapsatuta daude, adibidez, eta familiek hilobi klandestinoetara jo behar izan dute euren senideak lurperatu ahal izateko. Tentsioa da nagusi Bolivian.