Mundua -

'Txaleko horiak'

Macronek 'eztabaida nazional' batean parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak

Hurrengo asteetan egingo dituzten eztabaidetan erreforma proposamenak eta kritikak egitera animatu ditu herritarrak, 'txaleko horien' mobilizazioei erantzute aldera.

'Txaleko horien' protestak, Parisen. Argazkia: EFE
'Txaleko horien' protestak, Parisen
'Txaleko horien' protestak, Parisen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Txaleko horien' mobilizazioei erantzuteko planteatu duten "eztabaida nazionalean" parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak Emmanuel Macron Frantziako presidenteak.

"Ez dira hauteskundeak, ezta erreferenduma ere", azaldu du Macronek frantziarrak kontentagaitz daudela jakitun. "Ulertzen dut ezinegona", ziurtatu du.

"Frantzia ezberdina da. Injustiziaren esanahia beste leku batzuetan baino gertuago bizi dugu. Elkarri laguntzeko beharra handiagoa da", esan du. "Helburua ez da arrakasta lortzeko gizarteak entxufeak edukitzea, lana eta ahalegina egitea baizik, baina horretarako bada baldintza bat: indarkeria mota oro errefusatzea", gaineratu du.

Hala, hurrengo asteetan egingo dituzten eztabaidetan erreforma proposamenak planteatzera eta kritikak egitera gonbidatu ditu herritarrak. Hain zuzen ere, erakunde publiko eta sozialek deituta egingo dituzte eztabaida horiek, martxoaren 15era arte. Egun horretan, horietan jasotako emaitzen berri emango du Macronek. Besteak beste, zergei, gastu publikoari, gobernantzari eta demokraziari buruzko galderak egingo dituzte. Gainera, immigrazioaren gaia ere jorratuko dute.

Europako hauteskundeak Macronen aurkako plebiszitu gisa hartzea eskatu die 'txaleko horiei' Le Penek

Marine Le Pen eskuin muturreko buruzagiak Frantziako kaleetan protesta egiten dabiltzan 'txaleko horiei' eskatu die Europako hauteskundeak Macronen aurkako plebiszitu gisa hartzea, Frantziako presidentearen politiken aurrean.

"Aginpiderik ez duen Macron presidenteak amorerik eman ez duelako sortu da krisia, eta horrekin bukatzeko aukera emango dute maiatzean egingo dituzten hauteskunde europarrek", adierazi du Le Penek hitzaldi batean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron