Mundua -

Banantze akordioa

'Brexit'aren osteko harremanetan 'aurrerapausoak' emateko eskatu dio EBk Londresi

Bruselaren eta Londresen artean negoziatutako akordioari azken ukituak ematen saiatuko dira aste honetan Europar Batasuneko 27 estatu kideak. Akordioak Gobernu britainiarraren babesa jaso du.

Josep Borrell y el negociador jefe europeo para el "brexit", Michel Barnier. Foto: EFE
Josep Borrell y Michel Barnier 'brexit'erako negoziatzailea. Argazkia: EFE
Josep Borrell y el negociador jefe europeo para el "brexit", Michel Barnier. Foto: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko 27 estatu kideetako ordezkariek bilera dute astelehen honetan, Bruselak eta Londresek hitzartu duten banantze akordioa aztertzeko. Litekeena da Theresa May ministro britainiarrak akordio hori berriro ere irekitzea, Gobernu britainiarrak azken egunotan egindako presioa tarteko. Nolanahi dela, EBk itxitzat eman du hitzarmena.

Horrela, brexitarekin lotuta ministro europarrek izango duten bilerak "Europako politikarentzat mingarria izango den astea" abiatuko du, Gernot Blume ministro austriarrak zehaztu duenaren arabera. Blume EBko txandako presidentea ere bada.

"25 urteko harreman konplexua bukaerara iritsi da", esan du Blumek. Gainera, argi utzi du ez dutela mahai gainean dagoen akordioa berriz irekitzeko inolako asmorik. Are gehiago, akordioa formalizatze aldera, igandean egingo duten goi bilera prestatzen dabiltzala argitu du.

Horregatik, Bruselaren eta Londresen artean negoziatutako akordioari azken zertzeladak ematen saiatuko dira aste honetan Europar Batasuneko 27 estatu kideak. Akordioak Gobernu britainiarraren babesa jaso du, baina ez da baliozkoa izango Europako Parlamentuak eta Erresuma Batuak onartu arte.

Halaber, brexitaren osteko etorkizuneko harremanei buruzko adierazpen politikoa adostuko dute, Erresuma Batua Europar Batasunetik kanpo geratzen denean, Bruselak eta Londresek negoziatu beharko duten akordioaren "oinarria" izango dena, Stef Blok Herbehereetako Kanpo ministroak esan duenez.

Igandean hainbat enbaxadorek izandako eztabaidan, 27 estatu kideek aho batez adierazi zuten aurreakordioa "makala" eta "ahula" dela. Hori dela eta, garrantzitsutzat jo zuten berriro ere ez irekitzea, Europako iturriek jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Brusela Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Zer da Brexita Londres