Mundua -
Polemika
AEBek eta Israelek UNESCO utzi dute
Erakundea "Israelen aurkakoa" dela argudiatu dute. 2018ko abenduaren 31n egingo dute alde.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
AEBek iragarri du utzi egingo duela Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kulturako Erakundea (UNESCO), erakundea "Israelen aurkakoa" dela argudiatuta.
Dena dela, erakundean "estatu begirale" izan nahi duela gaineratu du herrialdeak.
AEBek 2018ko abenduaren 31n utziko dio UNESCOko kide formal izateari, erakundearen estatutuen arabera.
UNESCOren zeregina da Gizateriaren Ondare diren lekuak izendatzea, eta hezkuntza sexuala, alfabetatzea, genero berdintasuna eta ur edangarrirako sarbidea sustatzea.
2011n, Barack Obama AEBko presidente ohiak murriztu egin zuen herrialdeak UNESCOri egiten dion ekarpena, eta horrek ahuldu egin zuen erakundea.
Uztailean, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Hebron (Zisjordania), eta Palestinako herria dela esan zuen. Horrek AEB eta Israel haserretu zituen, Palestina ez dutelako estatu gisa aitortzen.
Israelek, ere
AEBren erabakiaren berri izan eta gero, Israelek ere iragarri du UNESCOtik alde egingo duela, Benjamin Netanyahu lehen ministroak iragarri duenez.
"Erabaki ausarta eta morala da, UNESCO zentzugabe bihurtu delako; historia gorde beharrean, eraldatu egiten du", adierazi du agintariak.