Mundua -

Afrika

Munduko Osasun Erakundeak ebola gabeko eremu izendatu du Afrika

Berriro izendatu du, eta Liberiatik Afrika mendebalde osora zabaldu du neurria, baina ohartarazi du kontuz jokatu beharra dagoela oraindik.

Ebola, Liberian. Argazkia: Efe
Ebola, Liberian.
Munduko Osasun Erakundeak amaitutzat eman du ebolaren azken izurritea

1:26

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundeak ebola gabeko eremu eremu izendatu du berriro Liberia, azaroan beste kasu bat atzeman ostean, berrogeialdia igarota, baina ohartarazi du kontuz jokatu beharra dagoela oraindik, kasu berriak agertzeko arriskua dagoelako.

"Transmisio kate guztiak eten ditugu Afrika mendebaldean", iragarri du erakundeak, eta, horrela, amaitutzat eman du 2014an eta 2015ean Liberia, Ginea eta Sierra Leona jo zituen ebolaren agerraldia.

"Lana ez da amaitu, eta agerraldiak egotea espero dugu; horregatik, oso garrantzitsua da zaintza eta erantzun sistemei eustea datozen hilabeteetan", azaldu du Munduko Osasun Erakundeak, eta hiru herrialdeetan "ebola agerraldi txikiak izateko arrisku handia" dagoela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Nazioartea Gaixotasunak bideoak Ebola albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Munduko Osasun Erakundearen albisteak