Mundua -

58 haur

129 errefuxiatu atzeman dituzte Bulgarian, kamioi batean zihoazela

Azken 24 orduetan 495 atzerritar atxilotu dituzte Bulgarian, herrialdean legez kontra sartu izana egotzita.

Errefuxiatu siriarrak. Argazkia: ETB
Errefuxiatu siriarrak. Argazkia: ETB
Errefuxiatu siriarrak. Argazkia: ETB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bulgariako Poliziak hozkailu-kamioi bat atzeman du gaur, 129 errefuxiatu siriar (58 haur) isilpean garraiatzen ari zela. Gidaria, 53 urteko turkiarra, atxilotu egin dute legearen aurka pertsonak trafikagai hartzeagatik. Ibilgailua Turkiatik Errumaniara zihoan.

Bulgariako Barne Ministerioko iturrien arabera, errefuxiatuen (33 emakumezko, 38 gizonezko eta 58 haur, siriarrak denak) osasun egoera ona da. Guztiak eraman dituzte polizia-etxera.

Iturri berek diotenez, azken 24 orduetan 495 atzerritar atxilotu dituzte Bulgarian, herrialdean legez kontra sartu izana egotzita. Ildo berean, gaur 16 bulgariar atxilotu dituzte legearen aurka pertsonak trafikagai hartzeagatik.

Abuztu amaieran, 71 errefuxiatu itota hil ziren Hungariatik abiatu zen hozkailu-kamioi batean. Austriako autobide batean aurkitu zuten kamioia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan Bulgariari buruzko albisteak