Mundua -
Erruki Jubileua
Aita Santuak abortuaren bekatua absolbitzea onartuko du
Abortua absolbitu ahal izateko, abortatu duena bihotzez damututa egon beharko da.
Erredakzioa | Agentziak
Frantzisko aita santuak onartu egingo du apaizek abortuaren bekatua absolbitzea, betiere bekatua egin dutenak bihotzez damututa badaude. Doktrina aldaketa honen iragarpena abenduaren 8an hasi eta 2016ko azaroaren 2ra bitartean egingo den Errukiaren Jubileua dela eta egin du.
Vatikanoko prentsa bulegoak kaleratu duenez, Rino Fisichella Ebanjelizazio Berria Sustatzeko Kontseilu Pontifikaleko presidenteari bidalitako gutun batean irakur daiteke Aita Santuak egin duen aldaketa hau.
Doktrina katolikoaren arabera, abortua bekatu larria da eta eskumikua dakar. Apaiz batek apezpikuak edo artzapezpikuak baimenduta soilik absolbi dezake abortua.
Frantziskoren arabera, "Jainkoaren barkamena ezin zaie ukatu benetan damutu direnei". Ondorioz, orain arte ez zuten eskumen berri bat izango dute apaizek.