Mundua -

Negoziazioa Grezia-EB

Greziaren proposamen berriekin lanean dabil Europako Batzordea

Atenaseko Gobernuak hiru BEZa motak mantenduko lituzke, baina litekeena da hainbat janarien edo hotelen gaineko zerga aldatzeko prest agertzea.

Pentsioak murriztea eskatu dio EBak Greziari. Argazkia: EFE
Pentsioak murriztea eskatu dio EBak Greziari. Argazkia: EFE
Pentsioak murriztea eskatu dio EBak Greziari. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak baieztatu duenez, "proposamen berriarekin" lanean dabil krisi greziarrari irtenbidea bilatzeko, bihar Bruselan izango den ezohiko goi-bileraren harira.

"Proposamen berriekin lan egiten ari gara", esan dio EFEri Europako iturri diplomatiko batek. Hala ere, iturri horrek nabarmendu duenez, "momentuz ez dira proposamen berria aurkeztu".

Bestalde, hainbat iturrik jakinarazi dutenez, hainbat dei izan dira goizean zehar, Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidentearen, Alexis Tsipras Greziako lehen ministroaren, Christine Lagarde NDFaren zuzendariaren eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren artean.

Atenaseko neurriak

erreforma-plan berria prestatzen ari da asmoz, astelehen honetan Eurotaldeak egingo duen ezohiko goi-bileraren harira.

Mega telebista-kate pribatuak zabaldutako informazioaren arabera, Greziako Gobernuak hiru BEZa motak mantenduko lituzke (% 6,5, % 13 eta % 23), Europako erakundeek bi mota baino ez defendatzen badituzte ere.

Halaber, litekeena da Grezia hainbat janarien edo hotelen gaineko zerga aldatzeko prest agertzea, xede izanik diru-sarrera fiskalak handitzea.

BEZaz gain, desadostasunik handiena pentsioei dagokie. Alexis Tsiprasen Gobernua prest egongo litzateke datorren urtetik aurrera aldez aurretiko erretiroak bertan behera uztera, horrela, 200 milioi euro aurreztuta.

Gainera, Mega telebista-katearen aburuz, Gobernuak 80.000 funtzionarioen pentsio osagarriak murriztuko lituzke, baina horrek aurrezpen txikiak ekarriko luke. Europako erakundeek (Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak) pentsioak murriztea eskatu dute, 1.800 milioi euro aurrezteko, 2016ko BPGaren % 1a, hain zuzen ere.

Gainera, Enfia izeneko hirigintza-ondasunaren gaineko zerga polemikoari eutsiko lioke Atenasek (lehen zerga hori ezabatuko zuela hitzeman bazuen ere).

Baliteke proposamen berria datozen orduetan aldatzea, Tsiprasek Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentearekin telefonoz hitz egin ostean.

Funtsezko gakoa izango litzateke zorraren berregituraketa. Bestalde, erretirodunentzako EKAS diru-laguntzari eutsiko diola eta argindarraren gaineko BEZa ez duela 10 puntutan igoko iragarri du Atenasek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 EB Zer ari da gertatzen Europan? Gaurko titularrak Albisteak Zerga politika Greziako albisteak