Mundua -
Izurritea
Ebolak ia 20.400 pertsona kutsatu eta 7.989 hil ditu dagoeneko
Sierra Leona kasu gehien dituen herrialdea da, 9.633 pertsona kutsatu eta 2.827 hil dira. 8.018 lagun kutsatu ditu birusak Liberian, eta 3.423 hil dira. Ginean 2.730 pertsona kutsatu ditu ebolak.
Erredakzioa
Ebolaren birusak 20.381 pertsona kutsatu eta 7.989 hil ditu dagoeneko, Osasunaren Munduko Erakundeak egindako azken zenbaketaren arabera.
Kasu baieztatuak, susmagarriak eta izan daitezkeenak zenbatu dituzte arduradunek abenduaren 31ra arte Ginean eta Sierra Leonan, eta abenduaren 28ra arte Liberian.
Sierra Leona kasu gehien jaso dituen herrialdea da, 9.633 pertsona kutsatu eta 2.827 hil dira. 8.018 lagun kutsatu ditu birusak Liberian, eta horietatik 3.423 hil ditu. Bestalde, Ginean 2.730 pertsona kutsatu ditu ebolak, eta 1.739 hil egin dira.
Birusa 1976an Ebola ibaitik 100 kilometrora aurkitu zutenetik izurrite larriena da. Birusa Kongoko Errepublika Demokratikoan (garai bateko Zaire) azaldu zen.