Mundua -

Istiluak Gazako Zerrendan

22 palestinar hil ditu Israelek Gazan su-etenak porrot egin ondoren

Israelek erasoa agindu du Gazako Zerrendatik hiru suziri jaurti direla salatu ostean eta Tel Avivera bueltatzeko agindu die negoziatzaileei.

Gaza erasoa Israel
Gaza erasoa Israel
Behin su-etena hautsita, Israelek erasoei ekin die

0:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benjamin Netanyahu Israeleko lehen ministroak amaitutzat eman ditu palestinarrekin Kairon burutzen ari diren negoziaketak Gazako Zerrendatik hiru suziri jaurti direla salatu ostean. Hala, Tel Avivera bueltatzeko agindu die negoziatzaileei.

Erabaki honen ondorioz, Israeleko armadak "objektibo terroristak" bonbardatu ditu Gazan. Al Arabiya-ren arabera, bonbardaketak Zerrendako iparraldean eta ekialdean izan dira. Asteazken arratsaldean gaurkotutako datuen arabera, 22 palestinar, tartean 6 ume, hil eta beste 40 lagun zauritu dira Israelek Gazan egindako bonbardaketen ondorioz.

Hamasek baieztatu duenez, hildakoen artean Mohamed Deif adar armatuko buruzagiaren emaztea eta zazpi hilabeteko alaba daude.

Ehun suziri erori dira IaraelenBestalde,Israelgo Armadak adierazi du su-etena bukatu zenetik milizia palestinarrek jaurtitako ehun suziri inguru erori direla israeldar lurretan. Gainera, Hamaseko adar armatuak Tel Aviveko aireportuari zuzendutako koheteak botako dituela ohartarazi du, eta nazioarteko airelinea ezberdinei bertan ez operatzeko eskatu die.

Guzti honen ondorioz, Israel eta Palestinaren artean adostutako bost eguneko su etenari amaiera eman diote.

Hamas: Negoziaketak negoziatzaile israeldarren erruz blokeatu dira

Sami Abu Zuhri, Hamasek Gazan duen bozeramaileak, une batzuk lehenago esan du negoziatzaile israeldarrena dela elkarrizketak etetearen errua.

Komunikabideei bidalitako email batean, Abu Zuhrik behin eta berriz esan du, bere taldeak aurrera egin nahi zuela Egiptoko hiriburuan hasitako negoziaketa prozesuan, eta Benjamin Netanyahuren israelgo gobernua "suarekin jolasean" dabilela.

"Okupatzaileak (Israel) dira amaiera honen erantzule", esan du. Gaineratu du israeldarrak aurrera jarraitzeko aukerak galtzen ari direla, eta mehatxu egin du edozertarako prest daudela.

Gaur goizerako, Izzar al Reshq, Hamasen beste ordezkari batek esana zuen jada su-eten hori, azkena izango zela.

Abbas Katarrera joango da gaur

Bestalde, Mahmud Abbas Palestinako presidentea Katarreko emirearekin eta Jaled Mashaal erbestealdian dagoen Hamaseko buruzagiarekin bilduko da gaur Dohako hirian, Gazako Lerroak bizi duen egoeraz hitz egiteko.

Uztailaren 8an Israelek erasoak hasi zituenetik Katarrera doan bigarren aldia izango da Abbasentzat.

Palestinarrei 500 milioi dolar eman dizkio Katarrek, gatazkan pairatutako kalteak konpontzeko.

AEBk dio Hamasena dela su-etenaren amaieraren errua

Su-etenaren hausturaren ondorioz, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua "oso kezkatuta" agertu da eta Hamas talde islamistari bota dio guztiaren errua, Gazako Zerrendatik suziriak jaurtitzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Israel Palestina azken orduko albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Benjamin Netanyahu