Mundua -

Hego Koreatik bueltan

Aita santuak Irakeko erasoak 'gelditzea' eskatu du, 'ez bonbardatzea'

"Nik 'gelditu' aditza nabarmentzen dut. Ez nabil esaten 'bonbardatu' edota 'gerra' egin behar denik, baizik eta 'gelditu'. Bidegabeko eraso bat gelditzeko bitartekoak ebaluatu beharko dira", esan du.

Aita Santua Hego Koreatik bueltan zetorren hegazkinean. ARgazkia: Efe
Aita Santua Hego Koreatik bueltan zetorren hegazkinean.
Aita Santua Irakeko erasotzaileak atxilotzearen alde

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak zilegitzat jo du "bidegabeko eraso bat" geldiarazten saiatzea, Estatu Islamikoak Iraken abiarazi duen operazioaz ari zela.

Dena den, aita santuak 'gelditu' aditza nabarmendu du. "Ez nabil esaten bonbardatu edota gerra egin behar denik, baizik eta gelditu. Bidegabeko eraso bat gelditzeko bitartekoak ebaluatu beharko dira", zehaztu du.

"Bidegabeko eraso bat dagoenean, zilegi da bidegabeko erasotzailea geldiaraztea", adierazi die kazetariei Hego Koreatik bueltan. Hala ere, hitz horiekin ez dela AEBk duela aste batzuetatik hona Irakeko leku jakin batzuetan eginiko bonbardaketak defendatzen ari nabarmendu du.

"Gelditu, ez bonbardatu"

"Herrialde bakar batek ezin du epaitu nola geldiarazi behar den erasotzaile bat", gaineratu du, eta Nazio Batuen Erakundeak egin beharko lukeela iradoki du horrela.

Eliza katolikoaren buruak esan du Irakera bisita egitea otu zitzaiola, baina azkenean aukera hori baztertu egin zuela: "Momentu honetan ez da aukerarik onena, baina prest nago egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Aita santua Biografia Jorge Mario Bergoglio Estatu islamiarra berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Zer gertatzen ari da Iraken? Gotzain Biltzarraren albisteak gaur Ekialde Hurbila gaur