Mundua -

Krisia Ukrainan

Zigor gehiago ezarri dizkiote AEBek eta EBk Errusiari

"Errusiak norabidea aldatzen ez baldin badu kostuek gora egiten" jarraituko dutela ohartarazi du Obamak. Kontratu berrietarako arma-blokeoa ezarri dio EBk Moskuri.

AEBko Estatu idazkaria eta Ukrainako kanpo arazoetako ministroa. EFE
AEBko Estatu idazkaria eta Ukrainako kanpo arazoetako ministroa. EFE
Banku, energia eta defentsan zigorrak ezarri gura dizkiote Errusiari

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiaren kontrako zigor berriak iragarri ditu Barack Obama AEBetako presidenteak, Ukrainan matxino errusiazaleei emandako babesagatik. "Errusiak norabidea aldatzen ez baldin badu kostuek gora egiten" jarraituko dutela ohartarazi du Obamak.

"Errusiak norabide berdinean jarraitzen badu, Errusiarentzako kostuak gora egiten jarraituko du", adierazi du Obamak Etxe Zurian. Energia, defentsa eta finantza sektoreen aurkako zigor ekonomikoak biltzen ditu hirugarren zigor sorta honek.

Hit VTB, Bank of Moscow eta Russian Agricultural Bank bankuak zigortuko dituzte AEBek. Horrela, hirurek epe ertainera zein luzera dolarretan kapitalen merkatuan jokatzeko aukerarik ez dute izango, Altxorraren Departamentuak agiri batean azaldu duenez.

Era berean, United Shipbuilding Corporation konpainiaren aktiboak blokeatu ditu Washingtonek. Errusian, material militarra egiten duen enpresa nagusia da. Bestalde, "petrolioa ustiatzeko eta aurkitzeko" ekipamenduak Errusiara esportatzeko debekua ezarri dute AEBek.

Hala ere, zigor berriekin "Gerra Hotz berri baten" aurrean gaudenik ukatu du Obamak. Moskuk Ukrainari bere bidea aukeratzen utzi behar diola gaineratu du AEBetako buruzagiak.

Europar Batasuna

Bestalde, Europar Batasuneko gobernuak akordio politiko batera iritsi dira astearte honetan, Errusiaren aurkako zigor pakete bat ezartzeko. Zigor finantzarioak dakartza Europako kapital merkatuetarako sarbidea mugatzeko, baita arma-blokeoa ere kontratu berrietarako, Europako iturriek iragarri dutenez.

“Enbaxadoreek akordio politiko bat lortu dute zigor paketeari buruz”, azaldu dute Europako iturriek.

Itundutako zigor finantzarioa batez, “EBko nazionalek edota konpainiek ezin izango dute zor berria erosi edo saldu Estatuarenak diren Errusiako bankuak bidali dituenetik 90 egun pasatzen dituztenean, ezta haien filialak ere, edota haien izenean jarduten dutenak”.

Estatuarena kapitalaren % 50 baino gehiago duten Errusiako bankuek 7.500 milioi euro bildu zituzten, erakunde publikoek igorritako 15.800 milioi eurotatik, iaz; horiek Europako merkatuetan zeuden.

Errusiarrek misilen tratatua betetzen ez dutela esan dute AEBk

AEBetako Gobernuak astearte honetan iragarri duenez, Errusiak aldebiko tratatua hautsi du, armen kontrola betetzean, misilei dagokienez.

Txostenaren arabera, “Errusiako Federazioak INFren tratatuaren obligazioak hautsi ditu, 500 eta 5.500 kilometro arteko irismena duten misilak izan, produzitu eta frogatzeari dagokionez, baita misil horien anezkak izan eta ekoiztearen inguruan ere”.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Batasun europarra Ukraina Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Errusia Barack Obama argazkiak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur