Mundua -

Ekialde Hurbila

Zisjordanian matxinada has litekeela ohartarazi dio Abbasek Israeli

Duela 11 egun, Israelek operazio militarra abiatu zuen, bahituta dauden hiru gazte askatzeko.

Israelgo soldaduak Zisjordanian, bahitutakoak bilatzen. EFE
Israelgo soldaduak Zisjordanian, bahitutakoak bilatzen. EFE
Israelgo soldaduak Zisjordanian, bahitutakoak bilatzen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak bahituta dauden hiru gazte askatzeko Zisjordanian abiatutako operazio militarrak herritarrak matxinatzea ekar lezakeela ohartarazi dio Mahmud Abbas Palestinar Aginte Nazionaleko (PAN) presidenteak Tel Aviveko Gobernuari.

"Ramadana gertu dagoela eta kaleko egoera pil-pilean dagoela ikusita, Israelen ekintza suntsitzaileek, palestinarrak hiltzea barne, sutan jarri lezake Zisjordania, eta kontrola galtzea ekar lezake", adierazi du.

Abbasek bahituak askatzeko lan egingo duela esan du, baina Israelek hiru gazte palestinar hiltzea ezin dela "onartu" ohartarazi du. "Gainera, ez da lehen aldia izan", deitoratu du.

Atzo, PANek NBEko Segurtasun Kontseilua biltzeko izapideak abiatu zituen, Israelek palestinarrak "zigortzeko" ekindako operazioa salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Bahiketak albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel Palestina azken orduko albisteak Ekialde Hurbila